Rebelión judía contra el ataque de Israel
Gazan infernua ezagutzen ari diren egun hauetan, Israelgo estatu terrorista masakrea gauzatzen ari den egun hauetan, NBEak hori ekiditeko ezer egiten ez duen egun hauetan, ez dugu ahaztu behar badaudela guzti honen aurka agertzen diren judutar asko.
Horrelako akats arriskutsuetan ez jausteko, oso gomendagarria atzo Publikok argitaratutako artikulu hau:
Rebelión judía contra el ataque de Israel
"Hay una gran confusión entre los términos israelí, judío y sionista. El propio Estado de Israel la fomenta, pero es muy peligrosa"
Iruzkinak
euritan 2009-01-12 18:14 #1

hemen ez da ezer txuria o beltza. guri re etzaigu gustatzen begirada sinplistaz epaituak izatia... arrazoi guztia dezu, ez degu ahaztu behar, ez...

Sugoi 2009-01-12 18:34 #2
Ondo esan duzu, ezer ez da zuria edo beltza, baina hala ere gatazka hau margotzen dutena baino sinpleagoa iruditzen zait, geurea bezala. Ez nabil gatazkak konparatzen, baizik eta batzuek zenbait gauza justifikatzeko nahian gauzak nahasteko duten joera kritikatzen. Ez da sinplea, baina ekidistantzia posiblerik ez dago, hori ere argi esaten dut. Ez naiz gaian aditua eta beraz, erratzeko arrisku handia daukat, baina Israelgo Estatuaren sorrera bera Palestinaren okupazioaren lehen pausua izan zen, NBEak bermatua gainera, eta Palestinarrei galdetu gabe. Inori ez zitzaion okurrituko Judutar estatua alabaman sortzea eta bertan bizi ziren biztanle guztiak kanporatzea. Ez naiz sartuko estatu judutarra sortzea beharrezkoa zen ala ez epaitzen, baina ezin duzuna egin da duela hainbat mende utzitako lurrera bueltatu (bota egin zintuztelako, egia da, baina palestinarren ez daukatu horren errurik), bertan daudenak kanporatuz, soilik lur hori santua omen delako. En fin, agian sinplista bat naiz...

Baina bueno bai, arrazoi duzu, kontua da ezin dela generalizaziorik egin, judutar izatea eta Gazan egiten ari diren sarraskia ondo iruditzea ez datozelako bat hala beharrez, ezta gutxiagorik ere. Eta hori argi eduki behar dugu.

euritan 2009-01-18 22:07 #3

garrantzitsua da, ze bada jendetza ignorantziatik o pankartan norabidiai jarraika sollik hausnartzen duna. ikustet zu etzeala hoitakua. nike enuke jakingo judutarren lurrak nun jarri esaten ez arazo hari konponbidia billatzen, baño eman zaien gehiegizko aukera (injustua) ez aprobetxatziaz gain, akatzen ai dia, genozidio bat burutzen... ta egoera eskandalosuak mezittu zuk eskeñi dizkiyozun aña artikulu... ezer egiñ ezin badeu behintzat, kritikuak izan gaitezen...

ondo segi!

Sugoi 2009-01-18 22:24 #4
Eskerrik asko!

Utzi iruzkina: