Gatazka

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2009-02-09 08:07
2

Niniak dardarti,
negar-malkotan itotzen,
telebistari begira dago.
Besaulkian iltzatuta geratzen da,
haur horiek ikusten dituen bakoitzean.
Tripa puztuta,
ogi koxkorren bat jaso zain,
isilean bizi eske
egoten diren umeei begira,
mundua zein krudela den... pentsatzen du,
eta oihukatzen du,
injustiziez lepo.
Oihukatzen du, bai,
buka dadila sofrimendua!
Bere larru beltzezko besaulkian
afaritako postrea jaten duen bitartean.

alaine

alaine 2009-02-10 23:05 #1

<P>danok gara konpliziek. danok gauz geure narru baltzezko butakan, postrie jaten dogun heinien, injustizidxeri beituten. hauri da geuzie: beituten gauzela. eta beitutiek eztau eitzen. </P>
<P>&nbsp;</P>
<P>danok gara konplize!</P>

Sugoi

Sugoi 2009-02-11 10:05 #2

Bai, danok gara konplize. Hirugarren pertsona hori ni naiz. Edo zu. Hasikeran, behintzat, ni nintzen...


Utzi iruzkina: