Zergatik egingo dudan greba!
Funtsean, oinarri oinarrian, kapitalismoaren aurka egingo dut nik greba. Kapitalismoa salatzerakoan krisia ere salatzen ari naiz, baita langabezia, prekarietatea eta lan istripuak zein pobrezia, paradisu fiskalak, deslokalizazioak eta esplotazioa (pertsonena, herriena eta baliabide naturalena).
Askok sinestarazi nahi digutenaren kontra, 2007an AEBtan piztu zen eta mundu osora birusa bailitzan zabaldu den krisia guztiz sistemikoa da, soilik sistemikoa. Nahi dituzten arrazoi guztiak eman diezazkigukete (ufff, zelako aditza...), mila aitzakia, mila justifikazio. Baina askotan kontrakoa dirudien arren, askotan kontrakoa adierazten dugun arren, ez gara hain tontoak ere, eta hirugarren masaila Jesusek berak ere ezin zuen jarri. Izan ere, gazteleraz esan ohi den bezala "de dónde no hay no se puede sacar" edo "no pidas peras al olmo".
Bankuek literalki nahi dutena egiteko bidea irekita izateak lapurreta, engainua eta txapuzak ekarri ditu. Geure ingurura begiratzea besterik ez daukagu. Bankuek duten diruaren %90 gehiago sor dezakete, noski, aberastasunik sortzen ez dutelarik; horrek esan nahi du txanponaren balioa etengabe murrizten ari dela, gezurrezkoa den dirua mugiarazten dute mundu osoan zehar. Ipar Amerikan "Subprime" hipotekek ito egin dute ekonomia, abalik gabeko norbaitek zorrak ordaintzen ez dituenean hauek pilatuz doaz eta bankuen ideia horiek izen politak dituzten pakete sorpresa batzuen barruan sartu eta horiek saltzea da, ea neure bankuari loteria tokatzen zaion zor baino mozkin gehiago duen paketea erosiz! Hau da egungo mentalidadea, geure diruarekin jolasean ibiltzen dira, jipietan erositako 100 pesetako opari sorpresa horiekin komertziatuko balute bezala... sinestezina.
Empresek ere ez daukate beren jandunetan inolako limitaziorik, are gehiago, askok subentzioak jasotzen dituzte! Duela 8-9 urtetatik gaurdaino, soldatak IRPFari dagokionean baino ez dira igo, ordea, inflazioak gora eta gora jarraitu du era eskandalosoan; nola suposatzen da kontsumitu behar dugula horretarako dirurik ez badaukagu? Deslokalizazioek min bikoitza, inkluso hirukoitza sortzen dute, bata langabezia, bestea soldata miserableak eta "last but not least" beste herrialde batzuetako beharrak eskaintzen dien eta aprobetxatzen duten esplotazio aukera. Horrez gain prekarietatea lan munduan egunetik egunera basatiagoa da, ikaragarriagoa, baina literalki, beldurra ematen du. Egun lan finkoa bilatzea ez da zaila, ezinezkoa da administrazioan lana lortu ezean. Horrek ezegonkortasuna sortzen du, soldata lotsagarriez gain bihar kalean egongo ote zarelako beldurrak ez du permititzen gastu handietan sartzerik, lanera joateko beharrezkoa duzun kotxea erosteko bada ere. Eta erostekotan, hiru hilabetetan kalean ikusten duzu zeure burua, kotxeko giltzak esku batean eta bestean ordaindu ezin duzun kredituaren hilabeteko faktura. Nola mantenduko dugu bada langileok sistema honek eskatzen duen kontsumo tasa altua?
Hori da beste faktore bat, oso garrantzitsua gainera, alegia, kontsumoaren beharra kapitalismoaren biziraupen baldintza gisa. Sistema kapitalistak ez du gizartearen beharrizanen araberako produkzioa, ez du sikiera, gizartearen eskaeraren araberako eskaintza; alderantzizko logika absurduak mugitzen du, eskaitzak eskaeraren premia dauka, eta berau publizitateak sortzen du, horrek gainprodukzioa dakar, hots, produktuak ezin saltzea eta, ondorioz, dirua galtzea. Hitz batean, krisia.
Luze jarraitu ahal izango nuke krisiaren arrazoiak ematen (komentatu ere ez dut egin nahi burbuila inmobiliarioaren kontua, lotsagorritu egiten bainaiz), baina "kapitalismoa" hitza nahikoa da geratzen ari dena azaltzeko. Ez da hau ostera, krisi bakarra, ez eta larriena ere; duela bostehun urtetatik kapitalismoaren bertsio gazte gisa hasi ziren kolonialismo eta inperialismoak pertsonak, herriak, beren lurrak eta baliabideak espoliatu egin baituzte erruki gabe, sistematikoki. Eta gainera herrialde guzti horiei, noizbait hain aberatsak izan ziren herrialdetan bizi diren eta jatekorik ez duten pertsona horietako bakoitzari, euren ikaragarrizko esfortzuaz lortzen dituzten miseriak lapurtzeko aurpegia daukate, gerora diru hori paradisu fiskaletan pilatu dadin, hala zergarik oraindu behar ez izateko.
Orain, krisian bete betean sartuta gaudela "herrialde garatuetan" bizi garenok (gaur esan dute EAE atzeraldi ekonomikoan sartu dela), hitzetik ekintzetara pasatzeko arrazoiak aurkitu ditugu. Egunero langileak kaleratzen dituzte enpresek krisiaren aitzakiaz ikuskatu gabeko (edo ikuskatzean ezikusiarena egindako) EREen bidez. Dirua ematen zaie bankariei pentsiodunek jateko zakarrontzian bilatu behar duten bitartean, argudiatuz diru hori beharrezkoa zaiela bankuei kredituak eman ahal izateko, nori eta enpresei, ekonomia berpiztu dezaten. Eta bankuek daukaten aurpegiarekin dirua "zurrupatu" egiten dute, aurretik irabazi (lapurtu) duten diru guztiarekin bezalaxe... non daude Emilio Botinen Banco Santanderrek lortutako milioika euroak? Desagertu dira batbatean eh!
Ez dakit hain tontoak garen, ematen dugun ala zer, baina hasi beharko zaie bukatzen txoiloa. Ezin da onartu munduan lau katu neurriz gaineko era batean aberasten diren bitartean pobrezia gutxitu ordez gero eta pertsona gehiago gosez eta sendagarriak diren gaixotasunez hiltzea, edo kalean bizitzen egotea. Mugi gaitezen. Ikas dezagun Latinoamerikaz pixka bat. Bada garaia gauzak aldatzeko. Aberastasunen banaketa justua nahi dugu eta hori lortzeko egingo dut nik greba etzi, euren krisia eurek ordain dezaten eta ez aberastasuna sortzen eta bueltan kolpean besterik jasotzen ez ditugunok.
MAIATZAK 21, OSTEGUNA, DENOK GREBARA, DENOK KALERA! GEUREA DENA ALDARRIKATZEN, IKASLE ETA LANGILEOK ALDAKETA!!!

Iruzkinak
Utzi iruzkina: