Bereizten al dituzu jakituna eta ezjakina?
"En definitiva, lo que distingue al sabio del ignorante es el poder enseñar, y por esto consideramos que el arte es más ciencia que la experiencia, pues aquellos pueden y éstos no pueden enseñar."
Aristoteles
Iruzkinak
malen 2007-09-25 01:48 #1
Jakitunaren zalantza ezjakinaren zuhurtzia baino sendoagoa da...

(ez naiz hau esan zuenaren izenaz gogoratzen...baina egi borobila!)

Indezent 2007-09-25 10:56 #2
jajajaja, zuek ere klasean hasi zarete e... Niri ere horrelko ideiak etortzen zaizkit batzuekin topatzean
astrozoro 2007-09-25 12:19 #3
beharbada tontakeria galdetzen ari naiz, baina... zertarako jakin behar dugu zein den jakituna eta zein ez? zertarako balio digu informazio horrek ba? jakitunari kasu egiteko eta ezjakina baztertzeko? jakitunaren harrokeria kritikatzeko eta ezjakinaren ezintasunaz gozatzeko? ezjakinarengatiko pena sufritzeko eta jakituna idolatratzeko? zertarako baina...?
Sugoi 2007-09-25 16:02 #4
Ezertarako ez, soilik kuriosoa iruditu zitzaidan testu zati hori. Dena den, arraroa egiten zait zuk galdera hori egitea... izan ere, egiten dugun orok zerbaiterako balio du? Nire kasuan behintzat, ezetz uste dut...

Maiti 2007-09-28 09:07 #5
Ez nago Sofiaren mundu honetan murgiltzen ohituta, eta nire ezjakintasunatik zera esan dezaket: zientziak ez dauka sentzurik esperientzia barik, are gehiago, esperientzia zientziaren ama dela uste dot nik, norbaitek esan ohi zuen moduan, eta ezjakintasuna ausardiaren ama, esaera zahar batek dioen arabera. Azken honek esperientziak demostratu dit dexente...
Utzi iruzkina: