Nazka!

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-08-04 15:10
1

Ez daukat blogean politikaz hitz egiteko ohitura handiegirik, egia esan gustuko dut, baina kontu berdinari buelta gehiegi ematen zaizkionean nazkatu egiten naiz. Blog hau ez nuen sortu politikaz edo gaurkotasunaz hitz egiteko, idazteko ohitura hartzeko eta barneak husteko baizik, oraingoan baina, uste dut atzoko titular batek bete behar duela orrialde hau.

PSOE bezalako alderdi batengandik gehiegi espero ez badut ere, hauteskundeek zenbat kezkatzen dituzten nabaria den arren, eta euren koldarkeriaz ohartzen naizen arren, baneukan barren barrenean itxaropen nimiño bat. Nafarrek aldaketa aldarrikatu zuten Maiatzean euren bozken bidez, hauteskundeak garbi azaldu zuten UPNk boterea utzi behar zuela. Ni ez naiz Nafarra, eta beraz, ez dut uste euren erabakietan sartu behar naizenik, orain arte UPN irten bada irabazle, nik nire iritzia izango dut noski, baina herriak erabakitako zerbait zen, hots, zein sistematan bizi garen kontuan izanda, errespetatu beharrekoa. Atzo ordea, oso haserre sentitu nintzen, haserre eta triste, inpotentziaz beterik eta amorratuta teleberrian Madrilgoen erabakia jakinarazi zigutenean. Lotsa ematen dute, nazka!

Komikoa iruditzen hasia zitzaidan egoera, bi hilabete pasata eta oraindik ezer erabaki gabe, atzera eta aurrera PSN, zeinekin batuko naiz? NaBai eta EB ala UPN? Zein gustuko dugun giltza izatea, gure erabakirik gabe dena inmobilizatua eta guri begira egotea, aissss. Hasieran bazirudien NaBaien aldera okertuko zirela, ondoren UPN, eta azkenik esan zuten hain zuzen NaBai eta EBrekin nahi zutela akordioa egin... baina, hara! PSNk ez dauka azkenengo hitza, PSOEko kupulak baizik, Madrilek, betiko legez. Zertarako banandu alderdi bat autonomiaka, gero autonomiarik ematen ez bazaie?

Zapatero jaunak, bere talante famatuaz lagunduta, eta 'quedabien' aurpegi hori jarrita, onartu zuen Nafarroaren hitza, eta esan zuen argi eta garbi Nafarrak aldaketa eske zebiltzala, herriak erabakitakoa bete beharra dago, horixe da demokrazia, ala ez? Baina berriro ere, PPren ipurdi zikina mihazkatzera erretiratu dira, beldurrez, para variar! Zapatero Rajoiren agindupean lanean ari dela iruditzen zait niri, ez ditut doblegatu eta antzeko hitzak erabili nahi, faxistek gastatuak baitira. Baina dinot nik, PPk gobernatzea nahi izan balute Espainiarrek, PPk irabazi beharko zukeen, ezta? PSOEk irabazi zuen ordea, eta hasi beharko dira boterearen erantzukizunak hartzen. Frogatu dute euren koldarkeria, beldurra, interesa... frogatu dute berdin zaiela herriak esandakoa, horri kontra eginez Espainian bozka gehiago lortuko badituzte... frogatu dute ez daukatela dignitaterik... eta batez ere, frogatu dute puta seme hutsak direla, nazka ematen dutela!!!

Ez dut oraindik ezagutu PSOEren faltsukeria maila daukan alderdirik, PNV ez dabil urrun baina oraindik ez dituzte harrapatu. Argi ago PPk ematen didala nazka gehien, eta gezur asko esaten dituela, baina gutxinaka gero eta gehiago ari da azaleratzen bere aurpegi faxista eta ultraeskuindarra, gero eta gehiago ari da erradikalizatzen. Beraz, gaurkoan, nire mesprexu osoa igorri behar diot PSOEri, ikaragarrizko goragalea eragin didalako!

          
          Fernando Puras -> autoritaterik gabeko politikaria

neretto

neretto 2007-08-08 17:14 #1

Ba pentsa nafarroan bizi garenok... une batez argia ikusi eta bat-batean kanpotik dena zapuztu digute. Berdin jarraituko dugu,  okerrago ezin denez...


Utzi iruzkina: