Shhhhh
Noche estrellada - Vincent Van Gogh
Shhhhhh... besoak, hankak, eskuak, oinak...
denak dira orain logale
nekatu dira nire gorputza eusteaz;
tentsioaz, zamaz, ahituta daude
orain oheari dagokio lana.
Inoiz ez bezala sentitzen ditut,
baina ez dute pisurik:
nabaritu arren, izango ez banitu bezala.
Flotatzen ari naiz, hemendik at...
sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik;
ilargian egongo ote naiz,
hemen behintzat ez,ziur.
Logale dira nire begiak ere,
argiak mintzen ditu jada,
joango naiz beraz,
amets egitera, imajinatzera
mundu ezinezkoan murgiltzera.
Banoa txikitan ezagututakoekin elkartzera,
sinesmen guztiekin algara artean jolastera...
Gau ona pasa, ondo lo egin, eta batez ere egin amets nahi duzuen guztiarekin. ; )
Iruzkinak
Opositivo 2007-05-28 15:30 #1
Ai ene, zenbat min egiten duten drogek :D<br />
Ondo loin zu be wapa ;)
Basque in the moon 2007-06-02 14:19 #2
Joe, horren goxo lo eginez fijo amets eitea ez dela hain zaila eh¿?. Nik, egia esan gutxitan gogoratzen dut amesten dudana, eta egiten dudanean amets gaiztoak izan ohi dira... :-(<br />
Sugoi 2007-06-02 19:36 #3
Ez pentsa, nik ere ez ditut orokorrean ametsak gogoratzen, amesgaiztoak bai, erdian esnatu ohi naizelako. Baina bueno, behintzat badakit amets egiten dudala, gero oroitu ez arren, eta amesten nagoen bitartean, disfrutatuko dut, dinot nik!
Utzi iruzkina: