Ezer ez da betiko

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-05-15 15:21



Hasten den moduan, bukatu egiten da dena, egia da. Ezer ez da betiko. Eta ez nabil bakarrik amodioaz, noski, gure bizitza irabazi eta galeraren arteko oreka baino ez da, norbait ezagutu eta hurrengo egunean desagertu, bizi estilo batera ohitu eta laster aldatu... mingarria da ohiturak aldatzea...

Badirudi ez dugula luzaroan iraun nahi, dena etengabe aldatu behar dela. Askok esaten dute tristea dela bizia, ez dakit nik ba tristea den, nik maite dut, baina egia da batzuetan gogorra egiten dela. Gogorra izan ohi da gauzak datozen moduan onartu beharra. Agian guk nahi bezala gertatu beharko litzateke dena, eta bizitzak jarraitu gure ibilbidea, baina beldurra edo ezintasuna direla eta, bizitza da gu gidatzen gaituena.

Bagoaz, eta ez dugu atzean utzi nahi hainbeste esfortzu eskatu diguna, ez dugu ohitura desagerrarazi eta ahaztu nahi, ez dugu jende gehiago gure bizitzatik aldendu nahi.

Baina horrelakoa omen da bizitza, batzuk badoaz, eta orduan datoz besteak, eta hauek ere onartzen ditugu, badakigun arren, berriz ere galdu egingo ditugula. Halaxe gertatzen da guztiarekin.

Ezer ez dago geldi, dena mugitzen eta aldatzen da... bukatu da, hil. EZER EZ DA BETIKO...


Utzi iruzkina: