Hasten den moduan, bukatu egiten da dena, egia da. Ezer ez da betiko. Eta ez nabil bakarrik amodioaz, noski, gure bizitza irabazi eta galeraren arteko oreka baino ez da, norbait ezagutu eta hurrengo egunean desagertu, bizi estilo batera ohitu eta laster aldatu... mingarria da ohiturak aldatzea... Badirudi ez dugula luzaroan iraun nahi, dena etengabe aldatu behar dela. Askok esaten dute tristea dela bizia, ez dakit nik ba tristea den, nik maite dut, baina egia da batzuetan gogorra egiten dela. Gogorra izan ohi da gauzak datozen moduan onartu beharra. Agian guk nahi bezala gertatu beharko lit...



Azken iruzkinak