Topikoak eta tipikoak
Azken aldian hainbat liburu edo artikulutan irakurria dut idazleek topikoetan jausteko duten beldurraren aitormena. Zaila da gaur egun, ezberdina den zerbait idaztea, badirudi dena dagoela esanda, dena idatzia, dena asmatua. Frustrantea da zerbait gogo biziz sortzea, eta berrikusketa batez sormen hori gorroto duzula koturatzea, beste hainbat lanen kopia baitirudi.
Nik ez dut nire burua idazletzat hartzen, blogaritzat agian, hitz hori exititu egiten bada behintzat. Baina egia da, askotan ideiak bukatzen direla, zer idatziko dut gaur? Aspergarria litzateke betiko gaietaz mintzatzea, edozein irratsaio eta telebista katen ager daitekeenaz mintzatzea, ez dut nahi. Ni aspertzen naiz eta irakurtzen nautenak ere aspertuko ditut ziurrenik.
Momentuz, bueltak emango dizkiot buruari ea zerbait okurritzen zaidan, ea ez duen zerikusirik emakumeen eskubideekin, bidegabekeria sozialekin, politikarekin, futbolarekin etab. Ea lortzen dudan blog honetara ez ohiko norbait erakartzea. Ea lortzen dudan neure burua ere idazten ari naizenarekin liluratzea.
Saiatu, saiatuko naiz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: