Bai, bai. Ondo ulertu duzue. Edonork egin dezan edo kazetari batek, ez dio axola. Zein da desberdintasuna? 3 edo 4 urte unibertsitatean? Informazio motak menperatzea? Eta zer?...   Agian, egunero, behar baino gehiagotan entzuten den esaldi bat da. Enpresetan, unibertsitatean, erakundeetan… egunkarietan, hedabideetan… amaigabeko zerrenda idazteko aukera dago. Edonork dauka idaztea, egunkarietan idaztea ere. Edonork horretan sartzen dira kazetariak ere.   Ez dakit zergatik, baina kazetarion edo informazioan adituon lana, esfortzua eta nekea ez da kontutan hartzen ez da...



Azken aldian hainbat liburu edo artikulutan irakurria dut idazleek topikoetan jausteko duten beldurraren aitormena. Zaila da gaur egun, ezberdina den zerbait idaztea, badirudi dena dagoela esanda, dena idatzia, dena asmatua. Frustrantea da zerbait gogo biziz sortzea, eta berrikusketa batez sormen hori gorroto duzula koturatzea, beste hainbat lanen kopia baitirudi. Nik ez dut nire burua idazletzat hartzen, blogaritzat agian, hitz hori exititu egiten bada behintzat. Baina egia da, askotan ideiak bukatzen direla, zer idatziko dut gaur? Aspergarria litzateke betiko gaietaz mintzatzea, edozein i...


Nabokovek argi zuen: jenio baten moduan idazten zuen, gizon baten moduan pentsatu eta ume baten moduan mintzatu.Nik ez dut jenio baten moduan idazten, are gutxiago gizon baten moduan pentsatzen, baina hitz egiterakoan (eta liburuaren harira irratian egin behar izan ditudan elkarrizketez ari naiz) ume bat baino baldarrago aritu naiz. Esperientzia falta izango da, urduritasuna, nik idatzitako zerbaiten gainean hitz egiterakoan sentitzen dudan lotsa. Denborarekin sendatzen omen da.Ala ez. Begira bestela nola egiten zuen Nabokovek. Conditio sine qua non omen zen, elkarrizketa egin nahi bazioten...


Berria-ren estilo liburua

irune 1456148012785 Uxar | 2007-01-25 17:54

Orain dela hilabete pare bat Berriaren estilo liburua aurkeztera etorri ziren huhezira. Lehenik eta behin, ez dakienarentzat esan beharra dago estilo liburu bat askotan sortzen diren dudak argitzeko eta idazteko baliabideka lantzen laguntzeko liburu bat dela. Idazterakoan behar dugun laguntza izateko egina dago liburu hau, argi eta idazkera erakargarri batez komunikatzeko, ezaugarri hauek oso garrantzitsuak dira eta. Gainera dudak argitzerako orduan erraz eta bizkor aurkituko dugu bilatzen ari garena, estilo liburu hau atalez osatuta baitago. Laguntza bikaina da idazterako orduan, batez ere...


Zerbait...

2
adyashakti 1456130458669 AdyA ShAkTi | 2006-10-05 11:17

Egia esan, zerbait idazteagatik hasi naiz hemen hitz batzuk jartzen, lehen ezin izan baitut bloga egin,beraz, ez dut gehiago esango, beste egunen batean beteko dut  bloga nire iritzi edo pentsamenduekin, gaur ez baitaukat"inspiraziorik".Beste bat arte!!;) http://www.mondragon.edu/


Adierazpen matematikoak arkatzez paperean idaztea edo arbel batean ez du inolako sekreturik, baina beste kontu bat da idatz makinaz egitea, orain dela urte batzuk bezala, edo ordenadorez, egun bezala, idaztea.Hemen kontatuko dut zein izan den nire ibilbidea zeregin honetan.Irakasten hasi nintzenean fotokopiagailuak bazeuden, baina ez zegoenez ez idazmakinarik ez ordenagailu egokirik adierazpen matematikoak idazteko (egia esan, garai artan ez zegoen ordenagailurik ikastetxeetan), apunteak eskuz idazten nituen. Batzuetan testua makinaz idazten zen –pazientzia handiz- eta adierazpen matematiko...


Esango du berriro Leirek ea zer egiten dudan besteren elkarrizketetan kuxkuxeatzen baina aurkin agertzen direnez, ezin izaten diot tentazioari eutsi eta batzuetan irakurri egiten ditut, batez ere, eibarreraz daudenak. Baina tira, ez nuen honetaz hitzegin nahi, ezpada irakurritako iritzi bati buruz zeinak esaten duen hainbat blogari best sellerren idazle batzuk baino hobeak direla. Eta zer da ba, ondo idaztea? Honetaz ere inork ez didanez iritzirik eskatu, ba eman egingo dut. Busti nadin: Neuk ere irakurtzen ditut best sellerrak... eta bestelako liburuak, eta blogak, eta egunkariak, eta aldi...


Azken iruzkinak