Haurrak! Ohhhh!
amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-06-26 13:40
4
Zergatik ditu mundu guztiak gustuko haurtxoak? Argazki edo bideo bat ikusi eta denok botatzen dugu batera, 'ohhhh' altu eta garbia. Bihotzera heltzen dakite ume txikiek, bueno, egia esan ez dakite, baina heltzen dira.. pertsonatxo horietako baten lehen irribarrak, zentzubako irribar horrek, bere gurasoen malkoak eragin ditzake, esku txikiak beraienak oratzea, lokartzea, esnatzea... edozer egiten dutela ere leloak bezala gelditzen gara haiei begira, irri ergela ezpainetan irudikatua daukagularik... Baina zergatik da hau?
Nik uste halako misantropia baten ondorio dela, ez dugu gure arraza jasaten, gizakia gorroto dugu. Eta ez da, ez, harritzekoa. Haurtxo bat ikusten dugun bakoitzean gu ez garena ikusten dugu, izan ginena eta gure gogoaren parte batek oraindino izan nahi duena, besteak tiraka krudeltasunera eramaten gaituelarik. Jaio berrik, bizitza berri bati hasiera emateaz gain, gure erru-sentimenduaren ispilu bilakatzen dira, izan ere, inozentzia eta maltzurkeria eza sinbolizatzen dituzte. Gainera, gizakiok behar dugu gainerako gizakiekiko lotura bat, lotura hori askotan babesa izaten da, hau da, behar dugu jakin beste pertsona batek gure babesa premiazkoa duela, horrela hobeto sentitzen gara, zoriontsuago, lotura bat sortzen baita. Ba umetxuekin berdina gertatzen da, izaki babesgabeak dira, eta guk zaintzen ez baditugu ezingo lukete biziraun, zenbat gustatzen zaigun hori!
Hipokrita hutsak gara! Maite dugu ongi bizitzea, eta askotan ez zaigu axola beste baten bat zapaltzea gure onerako izango bada. Badakigu gu hain ondo bizi ahal izateko munduan gertatzen diren kalamidadeak, edo zehatzagoak izanda, 'gure mundukoek' sortzen dituzten arazoak, eta bai, agian pena ematen digu teleberrian gosez hiltzen diren umeak ikusteak, edo oihukatu genuen bere garaian 'gerrarik ez!' Bush Irakera pretolio bila sartzean... baina oihu batzuetan baino ez da gelditzen, ez zaigu gure ongizateaz aparte beste ezer inporta! Baina noski, hau guztia ikusita erruak geure barnean jarraitzen du, eta aurrean daukagun haurtxo polit horren begirada lagunkoia ikustean, zerbait irauli egiten da gure barnean, erriprimituta daukgun umeak dei egiten du gure inkonszientetik, eta oraintxe garenaren aurkakoa maitatzen ikasten dugu...
Baina haurrak hasi egiten dira, eta hitz egiten ikastetik denbora laburrera hasten dira gure krudeltasunetik adibide hartzen. Beti esaten dugu umeak oso ankerrak direla, batez ere gainerako umeekin, are gehiago normaltzat dutenaren barruan ez badira sartzen... baina nondik atera ote dute jarrera hau? Hara, ez gintuzten ba gu imitatuko! A ze pena, izakitxo samur eta atsegin hauek azkenean gizaki bihurtzea, gu bezalako gizaki nazkagarriak, parasitoak.
¡¡¡Qué asco de humanidad!!!
neretto
neretto 2007-06-27 11:53 #1
Lehenengo eta behin, eskerrik asko zure esteketan jartzeagatik. Egia esanda oso noizean behin idazten dut blogean, horregatik ez zenuen lehenago ikusiko... Nire blogean egindako iruzkinari erantzunez:
Besteek egiten dutena egiten duenari, artaldeko beste bat izateari nik ez nioke normala deituko, nortasun gabea baizik. Horregatik, bakoitzak normala zeri deitzen zaion ere kontuan izan behar da. Ni traturako erraza, ulertzen erraza den pertsonari buruz ari nintzen "normala" adjetibo horrekin.
Beno, saiatuko naiz noizbait nik ere zerbait esaten zure blog honetan, uste dut behin baino gehiagotan irakurri zaitudala, baina alferkeria...
Sugoi
Sugoi 2007-06-27 23:04 #2
Orduan guztiz ados zurekin, normaltasuna ondo dago. Hala ere, nik gustuko ditut erronka berriak, eta beraz, errazak ez diren pertsonak ere, jejeje. Agian pixkat masoka ere banaiz, batek daki!
Nahi duzunean bueltatu eta idatzi! Agur!
foxhound
foxhound 2007-06-28 13:12 #3
Que asco de humanidad.
Ba bai, zer egindo dugu?
Entzun ezazu nire blogean jarritako abestia, horri buruz doa eta.
Agur!
Santi
Santi 2008-09-24 21:09 #4
Este vídeo subtitulado en euskera (está en versión original
en alemán)
http://es.youtube.com/watch?v=xCHJRQuD0G4
refleja la preocupación de un país por promover una mayor
aceptación social de los niños en una sociedad en la que muchos ven a los hijos
como una carga. Las ideas son sugerentes:
Zoratu egiten gaituzu.
Gau guztian zehar negar egiten duzu.
Ohean pixa egiten duzu.
Lehen hortzak irtetzen zaizkizu eta gero gainera mingorria daukazu.
Haurtzaindegia lehenengo, ikastola ondoren eta 15 urterekin gu gaituzu.
Bai, zuk zoratzeraino egiten gaituzu zoriontsu.
Zu eskuratzea doan da. Gero garesti bihurtzen da.
Denbora eta lekua behar dituzu.
Zapata berriak erosi behar zaizkizu, telebista handia
eta kostaldeko oporrak.
Zu ez zara luxu bat
zu ordainezina zara
Arrazoi asko daude haurrik ez izateko eta izateko arrazoirik onena:
zu.
Hitzegin ezin arren,
mundu osoa azaltzen diguzu.
Korrika egin ezin arren,
salto bat ematen laguntzen diguzu.
Hainbeste ikasten duzu egunero
eta askoz gehiago irakasten diguzu.
Momentu txarra inoiz ez dela erakusten diguzu,
baizik eta zuri harrera emateko onena.
Aita eta ama dituzu.
eta herrialde osoa behar duzu zoriontsu hazteko
Ez zaude bakarrik,
gure zeregin baliotsuena zara.
Bi pertsona familia bihurtzen dituzu,
etxerik txikiena jolas eta abentura toki,
fideo eta tomate saltsa
festa-janari bat.
Zu bezalako gehiago behar ditugu,
zu gabe oraina ez baita jostagarri
eta geroa iragan da
<o:p> </o:p>
Un saludo,
Santiago Chiva (Granada)
Utzi iruzkina: