Bukatu da...

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-06-28 12:36
3

Bukatu da! Bukatu da ikastolarekin nuen lotura, bukatu d nire bizitako etapa bat eta berria hastera doa irailean. Egia esan behar badut, aspaldi amaitu zaitzaizkidan niri eskola orduak, duela hilabete t'erdi gutxi gora behera. Baina gaur izan da kurtso honetan ikastola zapaldu dudan azken eguna, azken aldia, bada, pixkat tristea.

Bederatzi urtekin etorri nintzen ni inguru polit honetara, eskola txiki batetik, geroatik hain zuzen, eta baserri itxurako leku hau jarri zaidaten begien aurrean, 'bai polita!' pentsatu nuen, mendiz, naturaz inguratua, noizean behin animaliaz ere bai. Gainera tamainak ere harrituta utzi ninduen bere garaian, bi edifizio, futbol zelai bi, aterpea, frontoia... ta gehien liluratu ninduena, igerilekua!!! Hau bai ederra, azkenean gehiegi erabili ez dudan arren.

Piszina hau erabiltzeko momenturik onena gabean da, bestela galde diezaiotela Anjeli, jajajaja! Hainbeste urteren ondoren zaila zait hemendik alde egitea malenkoliatsu ez bada, jolas egin dut lagunekin ikastolako eta hau inguratzen duen mendiko txoko bakoitzean, jantokian bazkaldu dut egunero-egunero, Anjelen bronkak eta txantxak jasan ditut maiz (hauek ere faltan botako ditut), haserretu naiz, barre egin dut, ikasi dut eta gaizki portatu naiz, ondo portatu naizen bezalaxe. Anjelen falta sumatuko dut, baita jantokiko andre guztiena ere (gezurra badirudi ere kariƱoa hartu diet), eta betidaniko irakasleena...

Gaur, irakasleen azken lan eguna zen, aurtengo azken lanak egin dituzte gaur, akta batzuk sinatu eta etxera, edo ez, gehienak zerbait hartzera, bukatu dutela ospatzera, elkarrekin egotera! Eta gaur sentitu naiz tristeen, gaur konturatu naiz, ez dudala ikastola berriro zapalduko bisitan ez bada, ez ditudala berriro nire tutorearen sermoiak entzungo, edo ez ditudala gehiago irakasleak haserrarasiko edo alaituko, ez dudala nire gelakoekin aurtengoak bezala momentu gehiagorik pasako... gaur konturatu naiz benetan bukatu dela. Gaur ikusten dut benetan zein garrantzitsuak iza diren urte hauek niretzat, eta badakit jakin, berton igarotako momentu on guztiak gooratuko ditudala...

Nire ikaskideak ez ditut gelan gehiago izango, eta pena handia ematen dit, asko dibertitu naizelako beraiekin, hamaika barre algara bota ditugu elkarrekin, hamaika eskola ordu zapuztu, eta hamaika oihu bota. Baina zortez, ez da zaila izango ikaskide hauek noizean behin ikustea, kaletik noala edo parrandan nagoela jaietan topo egitea, asko pozten nau horrek!

Ikasle batzuk Santo Tomasen: Ubay, ni, Jokin, Lexuri, Egiarte, Unai, Arrate Illaro, Ainhoa, Estanis eta Olatz

Irakasleak ordea (gehienak behintzat), ikastolan baino ezin izango ditut ikusi, bertara egingo ditudan bisitetan besterik ez... hurbilen ditudanak oraingoan batxilergokoak dira, eta agian hauei agur esatea izan da gaur gehien tristetu nauena. Baina badira irakasle gehiago, eta beti oroituko ditut batez ere, batxilergokoez aparte, hirugarren eta laugarren DBHkoak.

Irakasle batzuk Santo Tomasen: Jose, Ander, Izaskun, Ibon, Itziar eta Mitxelko

Irakasle batzuk lanbide heziketan: Aintzane, Maria Luisa, Javi, Mitxelko, Ibon eta Itziar

Irakasle hauek guztiek dena eman digute, eta kasu gehienetan ez dute bueltan ezer jaso, frustrantea izan behar du. Zortzi ordu egunean pasatu ditugu beraiekin, eta hain denbora luzean hainbat gauza ikasteko beta izan dugu, eta ez naiz materiaz eta ikasketa programaz ari, bizitzan eta harremanak izateko orduan baliagarriak izango zaizkigun baloreak transmititu baitizkigute, dakitena, bizi izan dutena, ahal izan dutena konpartitu dute gurekin, eta eskertzekoa da. Beraz, mila esker, pozten nau urte hauetan zuek entzun izana (batzutan kontrakoa bazirudien ere), zuen herrietak eta aholkuak, naizena izatera heltzeko erruaren parte zuena da, ez ahaztu. Nik behintzat, ez zaituztet zuek ahaztuko! Eskerrik asko eta mila muxu ta besarkada zuentzako!

Kurtso bukaerako bazkaria (ni ez nintzen egon) batxilergoko bigarren mailako ikasleen eta ikastolako hainbat irakasleren artean

indezent

indezent 2007-06-28 13:58 #1

Bueno bueno! ez okurrittu berriz ere horrelako izenbururik jartzea mezu bati gero! Beste blog bat itxi zelakoan negoen dagoeneko ;)

Eta orain animo! beste garai batzuk bizitzea tokatzen baitzaizu eta ziuraski ez dira okerragoan izango

Ondo segi!

borthuzai

borthuzai 2007-06-28 18:04 #2

jo! maisuei eskerrak emanez y la hostia! bueno, bueno, bueno... :-)
Benetan, argi zeok 'hezkuntza' sistemak azkenean burua garbitu dikela ;-)
Ez,
benetan, ni ere indezent-ekin bat netorrek. Hi lasai, hemendik aurreako
urtek aurrekok baino askoz hobek izango dituk eta, seguro! Igual
hasieran gauzei neurria hartzea kostauko zaik, baino hortik aurrea!
bueno, txupau! egunero katxondeo... ;-)

Sugoi

Sugoi 2007-06-28 18:44 #3

Bai bai, badakit! Eta kriston gogotsu nago aldi berria hasteko ere, baina bueno pena ematen dit. T gainera, eskerrak eman nahi nizkien :)

Utzi iruzkina: