Platonen haitzuloan itsuturik

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-07-02 11:03
5

Matrix, Truman Show, Nivel 13... hamaika dira bi munduz hitz egin diguten pelikulak, hamaika errealitate ezberdin batera salto egiteko ateak ireki dizkigutenak. Nola jakin non gauden? Nola ezberdindu fikzioa eta errealitatea? Zer da, bada, errealitatea?

Epaile goren batean sinismenik ez daukadan era berean, ez diot neure buruari munduaren eipailearen papera emango, ez dut nik esango zer den egia, zer den benetakoa. Izan ere, ez nago oso ziur aurretik aipaturiko kontzeptu horien guztien existentziaz, nork du ahalmena absolutuez hitz egiteko? Zalantzan jartzen hasia naiz mundu hau benetan bakarra den.. ez diot beste mundurik dagoela Platonen zentzu berdinean, hau da, ez dut esan nahi ideien mundua dagoenik, edo sentipenen mundua... aitzitik, mundu ezberdin asko daudela pentsatzen hasia naiz, munduaren pertzepzio ezberdinak kontuan hartuta, zein da baina munduaren esentzia? Gure pertzepziorik gabe ba al dago zerbait? Ez dugu inoiz jakingo noski...

Baina ez zen hau jorratu nahi nuen gaia, kontua da, haitzulo batean bizi garelako uste sendoa daukadala. Ez dago egi absoluturik, ez dago egirik, ikuspegiak baino ez dira existitzen. Uste dugu balore batzuk beste guztien gainetik daudela, gauza asko logikotzat hartzen ditugu, 'eso callado esta dicho!' esaten dugu maiz, adibidez, hildako pertsona bat jatea. Jango nuke nik hildako lagun edo senide bat? Ba ez, egia esan, baina errespetagarria iruditzen zait. Papuan adibidez, Korowai tribukoek hildakoen gorpuak jan egiten dituzte, tradizio bat da, errito bat. Askori kanibalismoa basakeria hutsa irudituko zaio, agian Korowai tribukoei astakeria irudituko zaie asfaltozko oihanetan bizitzea. Ezin ditugu gauzak halako erraztasunez epaitu, dena bageneki bezala, hori da gure akatsa, gure begiak estaltzen dituen benda.

Horregatik gaude oraindik Platonen haitzuloan gatibaturik eta itsututa, dena dakigulakoan ezer zalantzatu ez, eta argi gehiagorik ez baita sartzen koba honetan. Esaten diguten guztia dogma unibertsaltzat hartzen dugu, ez dago beste biderik, horrela izan behar du nahitaez. Are gehiago, betetzen ez duenak ez ditu giza baloreak eta eskubideak errespetatzen... baina nork ezarri du moral hau, zergatik egon behar dut ados? Eta ados ez banago zergatik bizi behar dut diktadura honen pe? Ez diogu geure buruari apenas galderarik egiten... esaten dute, ignorantziak zoriona ematen duela. Mundu grisa eraiki dugu gizakiok, eta agian gogorregia da mundu hori ikustea, edozein formatan. Zoriontsu nahiago du norbanakoak, ezer jakin gabe, ezer galdetu gabe... haitzulo ilunean barrena bere jolas tontoei so, bere inguruan gertatzen denari erreparatu gabe.

Ez dut Sokrates idulki batean jarri nahi, ez dut bere filosofia hainbeteraino miresten. Baina oraingoan bere esaldirik famatuena erabili nahiko nuke esan nahi dudana azaltzeko. 'Ezer ez dakidala baino ez dakit'. Nik uste, hori onartu beharko genukeela, eta horrela arazo asko saihestuko genituzkeela. Baina Nietzschek uste zuen moduan, ezin dira gizaki guztiak haur bihurtu, ezin dira nihilismo pasibo horretatik atera. Gizartea gaixo dago eta inork ezin du sendatu. Baina ba al dauka norbaitek haitzulotik irteteko aukera? Eta ateratzea lortuz gero, ez al da bakarrik sentituko kanpoaldean? Ez al da trsite ibiliko haitzulora bueltatu eta gainontzekoek barre egiten diotenean? Zer aukeratuko du bada gizabanakoak? Jasan ahal izango du kanpoaldeko bakardade argitsua? Gauean izarren distira begiratzen duen momentua ez luke beste norbaitekin konpartituko?

Zorigaitza ote litzateke haitzulotik irten eta begiak irekitzea... kanpoan dagoena ezagutzea, bakardadera kondena agian?

indezent

indezent 2007-07-02 18:58 #1

Ez dakit filosofiako klasetara gustora joan zaren istitutuko azken urte honetan baina soziologiakoak ederki barneratu dituzu behinipein (jaso ala ez).

Ados nago zurekin idatzi duzun gehiengoan baina bukaerealdean zure pentsamenduaz banatu naiz (auk sea por molestar ;). Oso polita da "ez dakidala ezer" hori baina ez dut uste konponbidea denik. Kobazuloa sahiestezina da eta gure jarrera aldatzeko baino, gure jarrera ulertzeko tresna bat dela iruditzen zait. Kontua ez da ezer ez dakigula onartzea baizik eta  denok zerbait dakigula konturatzea. Bakoitzak diamaten baten mila aurpegietako bat ezagutzen dugu eta denon artean sekula osatuko ez badugu ere gertuago egongo ginateke eta garrantzitsuagoa dena, ondokoa eerespetatzen ikasiko genuke, ez da gutxi ezta?

borthuzai

borthuzai 2007-07-02 22:33 #2

interesgarria da kowai-ena. baina dena al da onargarria? hau da, onargarria al da afrikako kultura batetan emakumeei klitoria kentzea? eta jendea harrika hiltzea fideltasun ezagatik? non dago muga? Giza eskubideak, egia absolutoa al dira?
egia esan ez dakit galdera hauen erantzuna, eta ez dakit erantzunik ba ote duten ere. Beno, ziurrenik mila diamante aurpegi-erantzuna egongo dira...

Sugoi

Sugoi 2007-07-02 23:02 #3

Egia esan borthuzai, nik ere ez dakit erantzuna, azken finean oso tolerantea izan nahi dudan arren askotan azaleratzen dira hain errotuta ditudan baloreak, adibidez, aipatutako ablazio kasuetan, hauetan esango nizuke basakeria hutsa direla, ez dagoela horretarako eskubiderik... beraz, ez dakit.

Indezent, arrazoi duzula uste dut, denok dakigu zerbait (Sokratesen baieztapena ere zerbait da...). Esan nahi dudana da, bakoitzak dakiena ez dela balio duen bakarra, zuk esan bezala hainbat aurpegi dituela diamanteak, eta denek balio dutela, gero eta aurpegi gehiago ezagutu, hobe. Baina diamante horren existentzia ezagutzea, eta posible den heinean aurpegi horiek guztiak errespetatzea, onartzea (konpartitu ez arren), eta ulertzen saiatzea, ez al dira jada haitzulotik irteteko pausu bat?

indezent

indezent 2007-07-03 17:23 #4

Nik ez dut haitzuloa zentzu horretan ulertzen. Aurreko erantzunean esan dudan bezala gure prismetatik aldentzea ezinezkoa iruditzen zait eta pozten naiz gainera. Gure eredu edo aurreiritziak, nahiz eta askotan okerrak izan, milaka urteren poderioz gorpuztutako esperientziaren emaitza dira eta ezin gra hain harrooak izan beraietaz despegatu nahi izateko.

Hor daude eta oso baliagarriak dira, kontua kobazulotik irten gabe, bertan zaudela konturatzea izango litzateke. Denok irtengo bagina ez baitzen egongo kobazulotik irteteko arrazoirik.

Sugoi

Sugoi 2007-07-04 12:28 #5

Ados anago zurekin. Kontua da niretzako haitzuloa ez direla gure aurreiritziak, baizik eta gure prepotentzia edo, ez dakit ulertzen zaidan. Dena den, ez gara zertan despegatu gure ideietaz, baina besteenak ezagututa eralda ditzakete, eta aldaketa beti da ongi etorria hori bai, arrazoi sendoez.

Utzi iruzkina: