Soilik hitz batez
Po-pom, po-pom... bihotzaren taupadek bateriajoleak danborretan ematen dituen kolpeen erritmoa jarraitzen dute, musikarekin batzen da gorputza. Zartada bakoitzak dardar eginarazten dit... pum! Kitarraren soinu zorrotz eta arinek ileak puntan jartzen dizkidate, musikariaren hatzamar arinak mastilean gora eta behera ikusten ditudan bitartean, emozionaturik, hatz bakoitzaren mugimendu ikusezinek hipnotizaturik geratzen naiz. Barren osoak aurreko abestiaren kolpeengatik ondino dardarka, baxujolearen saioak zur eta lur uzten nau, baxua hartu eta perkusiozko instrumentu baten modura hasten da jotzen, behe-nota horiek hezurretaraino sartzea lortzen dute, geroago bere azkartasunaren erakusle gure belarriei oparia egiten die... ikaragarria! Kanta bakoitzean abeslariaren ahotsak adi-adi mantentzen nau segunduoro, ahots paregabe eta singularra, letra ikaragarriez lagunduta, gogoz ateratzen da bozgoragailu guztietatik. Soinu garbi horrek kobetamendi osoa inguratzen du, nota bat ez da galtzen, argitasunez desberdin daiteke instrumentu bakoitza, bi kitarra, baxua eta bateria.
Kobetamendiko aldapetan jesarrita, lagun bat alboan, porrutxu bat eskuan eta begien aurrean espektakulu izugarria... ez nuen uste horrelako sentsazioak eskeiniko zizkidanik kontzertu honek. Lagunak esan bezala, polita da matrix, bai, horrelako momentuetan batez ere, oso polita da, atsegina.
Ahaztu ezineko kontzertua dudarik gabe. Nire bizitzan hobekien gastatutako dirua, oroitzen dudanetik behintzat. Soilik hitz bat da beharrezkoa atzoko emanaldia desribatzeko... BRUTALA!!! THE UNFORGIVEN (concert)!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: