Po-pom, po-pom... bihotzaren taupadek bateriajoleak danborretan ematen dituen kolpeen erritmoa jarraitzen dute, musikarekin batzen da gorputza. Zartada bakoitzak dardar eginarazten dit... pum! Kitarraren soinu zorrotz eta arinek ileak puntan jartzen dizkidate, musikariaren hatzamar arinak mastilean gora eta behera ikusten ditudan bitartean, emozionaturik, hatz bakoitzaren mugimendu ikusezinek hipnotizaturik geratzen naiz. Barren osoak aurreko abestiaren kolpeengatik ondino dardarka, baxujolearen saioak zur eta lur uzten nau, baxua hartu eta perkusiozko instrumentu baten modura ha...


Bueeeeno, Ekainiaren 29an Metallica Bilbora dator bere musika pixka bat gure belarriei oparitzera. Opartiu? Ah ez! Sarrerak 65€ balio du! Haiekin batera, Incubus,The (international) noise conspiracy, Bullet for my valentine, Nebula, Zico Chain, Idi Bihotz, Biok eta Laiak joko dute. Garestia da oso, baina tira, inoiz ez dut musikarengatik ordaintzen, beraz, behin soilik izanda ez dago arazorik. Gozatu bi bideo hauek, nik zuzenean gozatuko dut!!!


Azken iruzkinak