Euskal blogarion komunitatea

Sortu zure bloga aitaren batean

Erraz, euskaraz, doan

Sortu kontu berria Gehiago jakin

ILARGIARI

ILARGIARI Doike! | 2026-08-18 15:35

ILARGIARI Ze klarki, zuri eta garden argitzen duen ilargiak gaurko gaua! Xalotasun kandida nola,  orbanik gabea.   Dena duzu ikusten, hilkor guziak, munduan bizi diren denak, haien minen lasaitasun bila zure argi zuria eskean.   Batzuk min kontsolagarri, Bertze batzuk zurekin dastatzeko altxapeko  abenturak eguzkitik ihes, lekuko salatzaile.   Ni lastozko ohatzean, zu arrosa eta lumazkoan, egia zion erran zuenak, amildegi bat  dagoela nire miseria eta zure fortunaren artean.   Abuztuak 12 eklipsea Galizian ikusi nuen, ederra izan zen....





Hondakinak

Hondakinak Txistu y TamboliƱ | 2026-08-13 14:12

Estatubatuar bakoitzak 63 dolar botatzen ditu astero zaborrontzira erosi baina kontsumitu ez dituen jakitan. % 38k onartzen du erositako janaria botatzen duela ez duelako gogoko behin etxera helduta. Eta % 73k onartzen du errudun sentitzen dela janaria botatzeagatik.   Galdera: % zenbat estatubatuar sentitzen da errudun hautetsontzietan botatako botoei esker munduan eragindako hondakinengatik?   Ron Sniakin    






Eklipsea

Eklipsea Txistu y TamboliƱ | 2026-08-04 22:33

Potroetaraino nengoen eklipsearen kaparrada harekin: ez zegoen besterik komunikabide ergelduetan. Heldu zen eguna. Hainbeste zarata segundo batzuengatik... Hantxe zeuden denak betaurrekoak jarrita. Nik banuen baina eklipsea luzatzeko formula erraza: gomendioei jaramonik ez egitea. Zuzenean begiratu nion eguzkiari. Harrezkero eklipse etengabean bizi naiz begiradarik merezi ez duen mundu ilun honetan. Ron Sniakin      



                    XXIV Gurean oraino ez, Eskualpornen oraino ez, baina jinen da noizbait aldaketa, berau bai baita omen Unibertsoaren printzipio nagusia, eta izanen da intziri-oihuxka berririk, izanen denez. Ez oraino baina ! * Eskualpornek agertzen duen atsegalea ere sentitzen du jendeak, dute so egileek. Iruzkinak oroz gainetik angelesez biltzen ditugu, guttiago gaztelaniaz, aunitzez guttiago italieraz, autxerdaraz nahiz alemanez... eta banaka batzuk eskuaraz. Eskuaraz ere, eta eskuara egoki eta xuxenean, euskalki egki eta x...






ALDERRAI

ALDERRAI Doike! | 2026-07-30 11:11

ALDERRAI Idazlea Pio Baroja Itzultzailea Lola Sarratea Gauak harrapatu zituen eta geldi aldi bat egin zuten mendi zintzur baten sakonean, bi aldeko mendien gailurrak hurbil  ziren elkarri musuka ari baziren nola, tarte mehar bat izarrez betea ageriko egiten zelarik. Bi  ikaragarrizko harrizko horma haien oinetik errepide bat sigi-saga erreka baten jario  nahieran zioan, gero, zabaltzen zena presa baten eraginez, non, ura handitu egiten zen. Gau ilunean, erreka zen beltza eta hegia zuhaitzez hornitua zegoenez, leize sakon baten atea ematen zuen, eta, han beltza arras belt...