ILARGIARI Ze klarki, zuri eta garden argitzen duen ilargiak gaurko gaua! Xalotasun kandida nola, orbanik gabea. Dena duzu ikusten, hilkor guziak, munduan bizi diren denak, haien minen lasaitasun bila zure argi zuria eskean. Batzuk min kontsolagarri, bertze bat...
Badator Zaldibarrera Mintzapraktikan izena emateko garaia!
ZALDIBARKO BERBALAGUNA | 2026-09-18 17:20Nik dakidala Orotariko Esukal Hiztegian baino ez dago jasota, ez baitut beste inon aurkitu, ama zenari askotan entzuten nion euskarazko hitz bat: paola. Ez farola adierazteko, komentario edo baieztapen absurdo, zentzugabe, ergela... adierazteko baizik. Oritarikoan hau ageri da: «(...) paola. ( G-azp ) . (Sust.). Dicho sin fundamento, sin verosimilitud. Cf. parabola (2). "Charla, en Azcoitia. ¿De parola ?" Garate Cont RIEV 1935, 352. " Antxe zauden danak maixen bueltan jarritte paolan " (G-azp) (...)». Nik bestelako adibide batzuk jarriko nituzke, asmatuak denak: “...
Arkitekturaz ezer gutxi dakidan arren, miretsita begiratzen diet ohiko erlauntz itxurarik ez duten baserri eta etxeei. Ederrak dira kanpotik ere, bizitza dakartelako gogora, bertakoen pozak eta atsekabeak, eta baita heriotza ere, txandakatzea antolatzen eta bideratzen. Gutxitan segitzen du han bizitzen hura estreinatu zuen inork.
XXXI Zein bide hartu behar genuen ez dakigu, baina xikokan ari izaiteari esker bizitzea hartu genuen, horixe hartu; uztekotan garelarik ere, guziz oharturik gara ezin hobeki moldatzen garela larrutan, maitaturik garela, lana badugula ausarki, sosalde pullita etxeratzen dugula... Anartean, zer ikasi genuen ez dugu utzi: irakur eta irakur, ikus eta ikus, ikastaldirik ikastaldi... beta ukaiten baitugu, edo nonbaiteko halako ikastaldian izena eman eta beti da hor, hirian edo, gurekin nahi duenik. Ikas eta xikoka. Gazte jende parrasta bat ari da hasten, neska pullit elibat; zorionez, zalea...
Kategoriak
Azken iruzkinak
2026-02-16 08:57 #1
joan mari beloki kortexarena 2025-12-16 16:49 #3
2025-12-16 14:17 #4
Mikel Asurmendi Agirre 2025-11-26 11:59 #6
Fucktotum
Doike!
Ergelkaria