Lubakietatik

Ez dago ezer tristeagorik tristea izatea baino, horregatik egiten det parre malkoak irtetzeraino

Azken egunetan Gazako ghettoan (bai, Israelek hori nahi du bihurtu herri aske bat) harresia bota dute. Baina ez du talde islamista radikal batek (Europarentzat eta amerikarrentzat hori da Hamas) bota herriaren beharrak bota du. Israelek blokeatuta eduki du Gazako herria, ez diote utzi sartzen ezer. Argindarra moztua eta laguntza humanitarioa jasotzeko ere ateak itxita, uste dut. Hau dela eta, beste erremediorik gabe Egiptotik bereizten zuen harresi zentzugabeko zatia bota dute.Bizi beharrak asetu nahirik milaka palestinar ari dira egun hauetan milaka bidai eginik erregai, janari eta bizitze...


Ipar Euskal herrian gertatu dena aste honetan ez da oso normala. Laborari batek, errentan zuen bere etxaldea eta kontratua berritzea egokitzen zitzaion. Laborari hau euskalduna da. Ez dauka zertan zerikusirik izan behar baina beste batzuk (Frantzia aldean batez ere) garrantzitsu egin dute ezaugarri hau. Bertan lanean zegoena eta kontratua berritzeko prest zegoenaren ordez beste laborari bat nahi zuen jarri enpresa publikoak. Hau kanpotik etorritakoa litzateke herrira. Laborariari babesa erakutsiz eta etxaldearen maizterrarekiko desadostasuna erakutsiz manifestazioa egin zuen jende andanak. ...


Aurreko urteko Kalaka telebista saio batean atera zuen espresio hori Xabi Paia (edo Paya, ez dakit berak nola idazten duen) bertsolari eta itzultzaileak. Arrazoi galanta duela iruditzen zait. Uste dut edozein egon dela honelako egoera baten aurrean. Kanpotik norbait etorri gure hizkuntza menperatzen ez duena eta nirea behintzat ez den hizkuntza batean hitzegiten hasi beharra.   Badakit euskera zaila dela ikasten, ulertzen, mintzatzen. Ulertzen dut kanpokoaren jarrera. Baina kanpotik bat etortzen den bakoitzeko guk zergatik aldatu behar dugu hizkuntza? Edukazioagatik. Bera baztertua e...


Euskeraz arduratua

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-01-27 19:33

Arduratua nago. Arduratua nauka euskararen egoerak. Azkenaldian gero eta gehiago entzuten dut euskera ez den hizkuntza arrotz bat. Denok dakigu zein den eta ez dut propaganda gehiago egingo. Zaila da ulertzen baina hala da. Eremua jaten ari da.   Hausnarrean egon ondoren, ez diot irtenbiderik ikusten. Errota martxan jarrita zaila da gelditzen. Agian ezkorregia nahiz, agian. Orain euskaldunak gero eta gehiago izan behar genuenean aurkakoa gertatzen delakoan nago. D ereduan gero eta haur gehiago dago matrikulatua baina nire belarrietara gero eta gutxiago iristen da nire hizkuntza kuttu...


Azterketak

3
lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-01-15 09:12

Azterketak.  Hori da ikasleon urtarrileko aldapa. Urduritasuna, jokoan gauza asko, ezinegona, liburutegietako isiltasuna, bertigoa, insomnioa (ikasten zaudelako edo buruko ideiak zurian geratzeko beldurrez). Zaila da positiboa den zerbait ikustea garai hauetan. Botila erdi hutsa ikusten dugu (nahiz eta garai hauetan ikasle askok alkoholari uko egin), etorkizun ilun, lagunen kopeta beltz, goibel, amaierarik gabeko tunel amaiezin batean bezala, sartzea gustuko dugun baina aterako garen ez dakigun labirintoa. Baina nik uste dut modu positiboan begiratu behar zaiela azterketei ere. Aprobat...


Gabonak pasatzen ari diren honetan zalantza hori daukat barrenean. Azkenaldian gabonak gizarte kapitalista baten laburpen onena direla esango nuke. Zaila da pentsatzea gabonek zer errepresentatzen duten azaltzea haurrei eta ez hain haurrei. Erlijioarekin sartu gabe (gaur ez dut gogorik) badira beste hamaika aspektu ere haurrek ez dakizkitenak eta komeni dena jakinaraztea.. Alde batetik, gabonek solidaritatea festarekin uztartu beharko lukete baina gero eta solidaritate gutxi dago (festa  bai horretan ez dugu arazorik). Bakoitzak bereari begiratzen dio, bere oparia besteena baina hobea...


Ni ere izan nintzen Illunben, beste milaka bertsozale bezela. Itxura polita zuen zezen plazak. Borobil formak areto bilduaren sentsazioa utzi zidan eta hori azkenean oholtza gainekoek eskertu zuten. Denok prest leuden animaliarik torturatu gabe kanasta bat sartzeko bertsoen alde. Nik uste kanasta hirukoa eta ikusgarria izan zela.   Harmailak gorrino lepo zeuden eta guztientzako zeuden animoak. Pankartak ere mordoxka bat bakoitzak bere faboritoa animatuz. Bi maisuei (Irazu eta Mendiluze) beraien ikasleek egindako pankarta, Maiak ikasleak bakarrik ez herriya zuen berarekin, Martinek Us...


Beste milaka euskaltzale bezala, ni ere izan nintzen Landakoko barrutian. Buelta bat eman genuen bertako kaleetatik eta produktu berri eta ez hain berrien ikusmiran ibili nintzen. Zubia ospatzeko (nahiz eta ospatzeko ezer ez eduki) modu egokia izan zitekeen. Ezin dute hainbeste euskaldunek batera tronpatu. Cd mordoxka bat eta liburuak milaka. Aukera, gustu, adin eta kolore ezberdinetakoak. Han zeuden Su ta Gar-eko kideak beraien DVD sinatzeko irrikitan, baita Xabier Silveira ere nahiz eta hau konturatu baino lehen lanik gabe gelditu. Bere lehen liburuaren 1200 aleakuste baino lehen saldu zi...


Azkenaldian Euskal Herrian giroa berriz ere berotzen ari da.Nere ustez zoritxarrez, partidu politiko batzuen ustez zorionez. Errezago omen ur mugituetan arrantzatzea. 18/98+ makrosumario santua itxiko zutelakoan nengoen orain gutxi baina berriz ere denak barrura. Esperantzaren lehioei berriz ere barroteak jarri dizkiote. Igartzen da herriaren batasunak egiten duela herria herri eta orain ere batzeko garaia da. Laister euskaraz egiteagatik Casa del Campotik osteratxo bat egin beharko dugu. Gurekin obsesionatuak daude. Beraien obsesio nagusi gara. Euskal Herriak Espainiaren zilborra ematen du...


Ez dira zenbakiak

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2007-11-27 09:12

Gure gizartea gaixo dago, hilzorian onartzen badidate behintzat. Asteburuan izan da genero biolentziaren aurkako eguna eta egin dira mila ekintza gure herrietan barrena. Bai oso ondo, eta horrela jarraitu behar da. Baina ez dut uste egun batean azaldu behar dugunik kontu honen atzean daukagun aurkako iritzia. Egunero salatu beharko genuke ia beti emakumeek jasaten duten jazarpen onartezina. Ez baita komeni egun batean salatzea, egunero gertatzen dena. Jada aspertuak gaude telebistako berriemaileen ahotik eta berripaperetako kazetarietatik notizi bera entzuten. Gertatu behar ez zuena ge...


lubakietatik 1456151129958

Blog berri hau sortzeko ideia, aspalditik nuen barne arra asetzeko asmoarekin zabaldu dut lau haizeetara. Bertan gehienbat iritzizko artikuluak aurkituko dituzue, aktualitatean puri-purian dauden gaien inguruan. Ez da sekula ahaztu behar, agian iritziak bakoitzaren pentsamoldeekin ez direla bat etorriko, baina beti dira aberasgarriak besteen iritziak. Aurkakoak ala aldekoak. Beti ere errespetua bidelagun hartuta.
Gerra garaian, babesleku egoki izan ziren beti lubakiak. Gaur egun ere manipulazio informatiboaren gerran gaude sartuta muturretaraino. Informazio horiek sahiestu nahirik, hemen arituko naiz lanean, informazio askea plazaratuz, aktualitatearen lubakietatik.