Gabonak, txarrak edo onak?

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-01-06 20:59

Gabonak pasatzen ari diren honetan zalantza hori daukat barrenean. Azkenaldian gabonak gizarte kapitalista baten laburpen onena direla esango nuke. Zaila da pentsatzea gabonek zer errepresentatzen duten azaltzea haurrei eta ez hain haurrei. Erlijioarekin sartu gabe (gaur ez dut gogorik) badira beste hamaika aspektu ere haurrek ez dakizkitenak eta komeni dena jakinaraztea.. Alde batetik, gabonek solidaritatea festarekin uztartu beharko lukete baina gero eta solidaritate gutxi dago (festa  bai horretan ez dugu arazorik).

Bakoitzak bereari begiratzen dio, bere oparia besteena baina hobea dela esanaz.

Ez da honela izan behar, ez luke behintzat izan beharko. Errekapazitatu egin beharko genuke, hausnartu (badakit ikasle askok horretarako ere ez dugula denborarik ere) gabonetan zer bilatzen den eta zer egin dugun. Seguruena analisi negatibo batekin egingo dugu topo. Hurrengo urterako aurretik pentsatu eta positibo izaten saiatuko gara. Hona urte berrirako desio eskakizun bat!!

 


Utzi iruzkina: