Zumaia-Axkixu-Santa Barbara-Zarautz-Getaria-Zumaia

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-02-18 19:47
2

San Balentin eguna, egun ederra izan daiteke bakarrik mendira joateko. Greba eta aldarrikapen eguna izaki ez da txarra izaten gorputzari lasaialdi bat eman asmoz mundutik at joatea. Gerora ere egongo dira aldarrikapen, greba, manifestazio, salaketarako egunak. Askotan gainera honelako egunek batu beharrean euskaldunak, aurka jartzen ditu. Greba egiteko askatasun eza (enpresaren presioak) eta greba ez egiteko askatasun eza (piketeak). Egun honetan gure gatazkak ez zidala denbora gehiago ostuko erabaki nuen eta mendirantz abiatu nintzen.

Haserako aldapa pikoa atzean utzirik dena da errazago Axkixura bidean. Itsasoa eta mendia elkartzen dituen ertzetik paisaia zoragarriak begitantzeko aukera itzela da bidexka hau. Eguraldi ona bidelagun harturik naturaz gozatu ederra hartzeko parada neukan parez pare. Orruako parean begirada luzea itsasoari, bare zegoen, oso bare. Hauspoa uste baino gehiago berotuta iritsi nintzen Axkixura. Dena hutsik. Txakurrak egin zidan ongi etorria zaunkaka (ongi etorria edo bere nagusiaren etxearen defentsa ez dakit zehatz mehatz). Lehortutako eztarria freskatu iturrian eta nire bidean aurrera jarraitu nuen.

Jatorrizko izendapena duten mahastietan barrena gustora nindoan. Tarteka kotxeren batek edo beste apurtzen zuen nire lasaitasun bilatua. Bidearen gorabeheretan mahastietara begiratzen nuen. Denok dakigu ze negozio eta zenbat lan dagoen hau guztiaren atzean baina aldapa malkartsu haietan eginiko txikizioak ez du atzera bueltarik. Batzuetan arkitektura obra handien pare, aldapan lerrokaturik efektu bisual polita egiten zuen. Alboan indiano aberatsek bezela txakolinarekin aberastutakoen etxe berriak fruta preziatuaren zaintzan. Getariatik gora, hilerritik gora errepidean barrena arima bakartien diosal beroa. Inoiz ikusi ez eta sekula gehiago ikusiko ez dituzun pertsonen berotasuna. Mendian bakarrik, galduta ez zaudela sinestarazten dizuten momentu laburrak. Txorien kantua entzuten zen pinu urrunetan, bitartean nire belarrietan haizea nerabilen murmurioka ulu eginez. Bidegurutzeetan bitan pentsatzen nuen nondik joan eta eskerrak inguruko toponimia minimoa ezagutzen nuen bestela… Akaso Garate gainean aterako nintzen, agian baserri galduren batean. Ez dakit. Zuhaitzak (edo arbolek COPE-ko David Vidalek dion bezala) oraindik udazkeneko galako jantzia kendu gabe lorez apaintzen hasiak dira beraien burua. Aldaketa klimatikoa ote? Oraindik lurrean orbelak daude haizeak noiz garraiatuko eta hasiak dira lehen kimuak ematen.

Zarautzko parrokiko ezkilek salatu zituzten hamaikak Santa Barbara gainean. Bertan Zarautz ikusteko izan daitekeen aukerarik paregabeena. Munoatik hasi eta Mollarriraino zabal den hondartza turistikoa. Kanpotar eta ez hain kanpotarren (azpeitiar, nafar…) paradisu. Alturetatik Euromarreko dorreak zaintzen ditu lehen Narroseko jauregiak zaintzen zituen itsasoaren haserraldi eta ekaitzak. Atalaia ezinhobea. Harrizko gurdibidetik behera iritsi nintzen Zarautza, nahiz eta zibilizazioaren erdi erditik joan antzinako erromatarren kaltzadatik zoazela sentiarazten zaituen bidetik. Parrokiko iturrian ur tragoxka bat hartu (nahiz eta ura bedeinkatu gabe egon) eta karretera nazionala ahal bezain azkarren pasa nuen semaforoen laguntza probestuz.

Berriz ere zibilizazioan, berriz ere zarata, berriz ere gizartea, berriz ere jende andana baina mendibideko agur epelen arrastorik ere ez. Lehen bezala orain ere denak elkarren ezezagun baina orain ez ziren (ginen) sentitzen bakarrik. Absurdua bihurtu zen lehen funtsezkoa zena. Turistentzat eginiko pasealeku berrian aurrera Zarautzko superportura iritsi nintzen. Motorek flotatu ordez soketatik zintzilikaturik mantentzen zuten oreka. Aserak jubilatu eta haurdun edo haurra izan berri duten emakumez gainezka. Batzutan naturak partida irabazten zion gizakiari haizearekin bisera kentzen. Zirikatzaile zebilen haizea. Itzaletan hotza sentiarazten zigun auskalo zein ozeanotik zentorren boladak. Beti ere aurrera Getariako arratoi famatua begietan eta Bob Marleyen melodiak belarrietan kotxeen zarata ekidin asmoz. Getarian jada ahaztua nuen grebak egin zidan harrera manifestazioarekin. Eusko gudarien doinuekin utzi nuen atzean etorkizun hobe baten esperoan. Ezagun baten bozinak berriz ere itzartu zidan arte nire mundutik. Bidearen hiru laurdenak eginak nituen. Edo agian gehiago. Ez dakit. Buruak greba egin zuen egun hartan lasaitasun duin baten eske. Planeixa arrotza egin zitzaidan olaturik gabe. Orruan ere berdin. Benitok belarrira eginiko itsasoari buruzko gogoetekin iritsi nintzen berriro bidaiaren hasierara, helmugara.

Nire buruarekin hausnarrean ibiltzeko behar nuen astia. Egun hark dena zuen, eguraldia, gogoa, San Balentin, denbora librea. Batzutan gustua ematen du bakarrik ibiltzeak, zure buruarekin haserretu eta berriz ere adiskidetzeak. Badakizue gustuko lekuan aldaparik ez!!

gari

gari 2008-02-26 19:18 #1

Bua hi, aszeta hutsa inda hao!

Plan earra grève egun baterako, benetan. Hurrengoan abisatu eta apuntauko nauk.

Mendian ere bada agurtzen ez duen jendea e! Hori da hiritarra eta herritarra ezberdintzeko erarik errazena: mendian agurtzen ez duena hiritarra izan ohi da (ez agurtzera baitago ohitua), eta agurtzen duena herritarra.

Entzun

Entzun 2008-04-08 18:29 #2

Zure iritzi edota gogoeta sakon bati erantzutiak merito gehiago eukiko zun, baina, gaur uniyan nahiko idatzi dedanez ta gañea, pixkat gaixo naonez, besteik gabe, ezer gertatuko ez bazitzaiten bezela, pixkat kejauko naiz:

Nola etziazun deitu!!!Bakizu nahiz eta erritmoa jeitsi akonpañante ona naizela!!!Iual batenbat "bereziyakin" jungo ziñan ta estorbo bat izango nitzan e!!!(Deskubriukoet...) Espero det behintzat, lagun onak izanik, Irlandako pasadizoen berri biyok batera idazteko abixauko diazula!!!Ezta???

Bueno, kaiño muxu gigante bat!!!

Zure lagunik pipermiñena.

Utzi iruzkina: