Askotan espero ez zenuen berria jasotzen duzu. Aspaldi ez nuen beraren berririk baina gertatua ikusita nahiago. Oraindik ezin dut sinetsi, haurtzaroko momentuak dakarzkit gogora, Larraulen pasatako egunak, zure marrazkiak ( ze marrazki, artelanak). Emakume handi bat joan da, nahiz eta gaur izan bere agurra, nire oroitzapenetan beti izango du lekutxoren bat. Animo Torre!! Sentitzen diat gertatua. Lasai egon ekaitzaren ostean beti baitator barea. Iritsiko dituk egun hobeak. Nire doluminik sentituenak hiri eta familiari. Bere hutsunea ezingo duk bete baina saiatuko gaituk zauri...
Milaka euskal eta atzerriko gazte bezala gu ere Lezon izan (dudetan nago izan edo busti) ginen. Gure aldarrikapen, festarako gogo eta jendea ezagutzeko asmoz joan ginen. Aldez aurretik begenekien eguraldia ez genuela lagun izango (Garzonek eguzkia ilegalizatu al zuen Lezorako?) baina indarrez ekin genion autobuseko bideari. Harrituta baina kontrolik gabe egin genituen Lezorantz dauden kilometroak (gure atzeko autobusa izan lehenengo gelditua). Goiz irtetzearen alde onak (Al quien madruga, dios (o la benemerita) le ayuda). Harrituta eta urduri igo genituen akanpalekurantz zeuden aldapak. Zai...
Inon kirol sakrifikaturik bada, hori txirrindularitza dela esango nuke. Urtean milaka kilometro egiten dituzte bizikleta gainean, izan euria, izan elurra edo izan eguzkia. Gainera, lasterketa bakoitzean 180 bat partaide ateratzen dira eta batek bakarrik eramaten ditu laudorio eta loria guztiak. Askotan ihesean ekin aurretik badakite ez direla iritsiko baina hala ere ez dute etsitzen beraien saiakeran. Inongo laguntzarik gabe ere oso kirol gogorra duda izpirik gabe. Baina azkenaldian kolpe gehiegi ari da jasaten, bai ingurutik bai kirolaren kanpotik ere. Txirrindularitzaren jabegoa (jaberik ...
Ez, ez da Telecincoren “12 meses, 12 causas” kanpainaren martxoko leloa. Ez dut imitazio kutre bat izateko asmorik. 12 haur ziren aurrekoan nire herriko plazan (beste edozein herritakoa ere izan zitekeen) jolasean ari zirenak. Horrera artea ez dago ezer berezirik. Kasua da ez zirela ari izkutaketan, harrapaketan, dindanetan, goman, futbolean edo beraien mundu txikia aurkitzeko abenturan intsektuak harrapatzen. Bakoitza bere konsolaren pantailari itsatsita zegoen. Nik hau pasa dut, begira ze egin dudan esaten zuten baina bururik ia altxatu gabe. Denak jokuen argi txatxuekin hipnotizaturik. B...
Zoritxarrez, askok espero zuena gertatu zen. Usteari izen abizenak jarri dizkiote. Hauteskundeetan eragina, presentzia izan nahi zuen. Lortu du. Baina ez noa gehiago horrekin nahastea. Merezi duen ere ez dakit eta. Asperdura eta higuina gailentzen ari zaidan sentsazioa daukat. Zoritxarrez, urrun bezain hurbil sentitu dut tiroen oihartzuna. Urrun beste gehienentzat bezala anonimoa baitzen niretzat ere. Hurbil gertatutakotik berrehun metro edo gutxiagora nengoelako. Ezin nuelako sinistu nola hamaikagarren aldiz hanka sartu zezaketen. Atentzioa lortu nahian pertsona baten heriotza eragin zuela...
Berriz ere hauteskundeak. Berri iturri dira azken asteetan. Hurrengo lau urteetako etorkizun hurbila hautatzeko parada izango baitugu. Egin duten kanpainan hala ere ia ez dago originaltasunik, arriskurik. Azkenean denek nahi dute aurreko urteetan lortutakoa ziurtatu, mantendu baina irabazi nahi duten arren ardura handiz ari dira hitzegiten. Arriskuak onerako eta txarrerako dira. Erabili dituzten lemak, esloganak, leloak ez dute gatzik. Nire ustez alderdi politiko bakarra busti da hauteskunde hauetan. Ez nahi adina baina besteak baino askoz gehiago. E.B eta I.U (ez nago ziur jada espainiar e...
Berriz ere politika. Bai ni ere politikomanoa naiz. Orain Espainiari buruz ordea. Kezkatzen nauen kasu bat dagoelako eta espainiar estatua zein gaizki dagoen konturatzeko. Ilegalizazioek euskal sektore garrantzitsu bati bozkatzeko aukera kendu ostean, bi partidu handiak borroka mugatzen ari diren uste osoa dut. Beste alderdiak jokoz kanpo uzten saiatzen ari dira. Aurtengo kanpaina inoiz izan den kanpainarik bipartidistena dela deritzot. Azken asteotan bolo-bolo ibili debatearen nondik-norakoa kalean, lantegiko kale ordutan, unibertsitateko atseden garaian… Honek azkenean ekarri duena izan d...
Hauteskunde kanpainan gaude. Ez hemen bakarrik, beste leku askotan ere daude edo egon dira. Pakistanen eta Kuban orain gutxi izan dira, Ameriketako Estatu Batuetan orain aurre kanpainan daude, Ipar Euskal Herrian kantonamenduetarako ordezkariak bozkatu behar dituzte eta telebistan edo berri agentzietan ateratzen ez den beste estaturen batean ere egongo dira prozesuan murgildurik ziur. Baina nik, munduaren jabe uste direnen alde demokratako barne hauteskundeetan zentratu nahi dut oraingoan. Batez ere John Edwards karrera hortatik erretiratu zenetik (zutenetik, aukerarik gabe gelditu baitzen)...
Aurreko astean urteurren tamalgarri bat ospatu genuen (ospatu ez da hitz egokiena, urteurren honek ez baitu konnotazio positibo bakar bat ere). 2003-ko otsailaren 20-aren ordu txikitan Guardia Zibila Martin Ugalde parkean sartu zen epaile baten aginduz. Euskaldunon ahotsa isildu asmoz guztia prezintatu zuen inork terrorismoa goraipatu ez zezan. Hurrengo goizean, komunikabide gehienetan oihartzun zabala izan zuen. Azken Euskaldunon Egunkarian azalean zetorren gertatutakoa. Deskriba ezinezko sentsazioak sentiarazten zizkidan. Amorrua, ahulezia, negargura, nazka. Sentsazio asko, bat bera ere e...
San Balentin eguna, egun ederra izan daiteke bakarrik mendira joateko. Greba eta aldarrikapen eguna izaki ez da txarra izaten gorputzari lasaialdi bat eman asmoz mundutik at joatea. Gerora ere egongo dira aldarrikapen, greba, manifestazio, salaketarako egunak. Askotan gainera honelako egunek batu beharrean euskaldunak, aurka jartzen ditu. Greba egiteko askatasun eza (enpresaren presioak) eta greba ez egiteko askatasun eza (piketeak). Egun honetan gure gatazkak ez zidala denbora gehiago ostuko erabaki nuen eta mendirantz abiatu nintzen. Haserako aldapa pikoa atzean utzirik dena da errazago A...
Blog berri hau sortzeko ideia, aspalditik nuen barne arra asetzeko asmoarekin zabaldu dut lau haizeetara. Bertan gehienbat iritzizko artikuluak aurkituko dituzue, aktualitatean puri-purian dauden gaien inguruan. Ez da sekula ahaztu behar, agian iritziak bakoitzaren pentsamoldeekin ez direla bat etorriko, baina beti dira aberasgarriak besteen iritziak. Aurkakoak ala aldekoak. Beti ere errespetua bidelagun hartuta.
Gerra garaian, babesleku egoki izan ziren beti lubakiak. Gaur egun ere manipulazio informatiboaren gerran gaude sartuta muturretaraino. Informazio horiek sahiestu nahirik, hemen arituko naiz lanean, informazio askea plazaratuz, aktualitatearen lubakietatik.