Egun beltza

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-03-10 09:19

Zoritxarrez, askok espero zuena gertatu zen. Usteari izen abizenak jarri dizkiote. Hauteskundeetan eragina, presentzia izan nahi zuen. Lortu du. Baina ez noa gehiago horrekin nahastea. Merezi duen ere ez dakit eta. Asperdura eta higuina gailentzen ari zaidan sentsazioa daukat.

Zoritxarrez, urrun bezain hurbil sentitu dut tiroen oihartzuna. Urrun beste gehienentzat bezala anonimoa baitzen niretzat ere. Hurbil gertatutakotik berrehun metro edo gutxiagora nengoelako. Ezin nuelako sinistu nola hamaikagarren aldiz hanka sartu zezaketen. Atentzioa lortu nahian pertsona baten heriotza eragin zuelako. Gu ordea, ezer gertatu ez balitz bezala klasean. Absurdua zen probabilitateak ematen egotea probabilitate gutxi baitzuen bizirik irauteko. Burua ez genuen klasean baina han geunden. Berriz ere etsipena. Berriz ere urduritasuna. Berriz ere lasai bizi ezina. Berriz ere zure ideiak aldarrikatu ezina. Gero eta probabilitate gutxiago ikusten nion amaiera zoriontsuari. Estatistikek garbi zioten, zerbait gertatuko zen. Eta gu klasean, heriotza batek minik egingo ez balu bezala, ezer pasatu ez balitz bezala, mundua lehen bezain gaizki balihoa bezala. Aurpegietan nabari zen zerbait aldatu zela.

Hori gutxi balitz klasean ere hanka sartu zuen maisuak. Ez dut zalatza izpirik ere bere ontasun eta intentzio onenarekin ematen duela eta eman zuela ostiraleko klase hura ere. Baina probabilitateen ariketa bat gaixotasun grabe baten adibideekin jartzea? Kasua da ez dakizula zure ikasleen bizitzaren berri. Agian, baten batek hurbiletik bizi du egoera hori eta hain gordin adieraztea ez da bidezkoa. Sentimenduak zenbaki bihurturik. Barrutik jaten ari den gaitza hain natural, hain gordin, hain lasai plazaratzea oker handi bat izan zen. Hemen ere egunerokotasunetik haratago zihoan gai gogorra lekuz kanpo aterata. Ez zen konturatu min egin zezakeela gaia halmoduz aterata. Batzuetan politikoki zuzenago izaten jakin beharra dago. Trago txarrak sahiestu asmoz ariketak pixkat hobeto pentsatu eta ondorioak ateratzea gustatuko litzaidake.

Alperrik da eguna ilun dihoanean eguzki printza bat agertzea.  Baina azkeneko aldiz gertatuko zenaren itxaropenean lokartu ninduen ostiral gauak. Hala izan dadila!


Utzi iruzkina: