Topagunea
Milaka euskal eta atzerriko gazte bezala gu ere Lezon izan (dudetan nago izan edo busti) ginen. Gure aldarrikapen, festarako gogo eta jendea ezagutzeko asmoz joan ginen. Aldez aurretik begenekien eguraldia ez genuela lagun izango (Garzonek eguzkia ilegalizatu al zuen Lezorako?) baina indarrez ekin genion autobuseko bideari. Harrituta baina kontrolik gabe egin genituen Lezorantz dauden kilometroak (gure atzeko autobusa izan lehenengo gelditua). Goiz irtetzearen alde onak (Al quien madruga, dios (o la benemerita) le ayuda). Harrituta eta urduri igo genituen akanpalekurantz zeuden aldapak. Zain egon ondoren hasi ginen gure kanpinak montatzen.
Zumaiarrok denok inguruan jarri ginen (tartean zestuar infiltraturen bat edo beste). Gure herri izpiritu hori aurrera eramanez, denetzat zegoen lurrarengatik babesteko plastiko beltza. Toki gutxirekin baina guk ere montatu genuen gure super-iglua, gure babeslekua. Zerbait jan eta edan ondoren herriruntz abiatu ginen hasiera ekitaldirantz. Txalapartariak, irrintzilari saiatua, mitin emale plaza-gizona, komite internazionalistakoak, denak zeuden bertan. Bertsolariak ere nola ez, ezin zuten hutsik egin honelako zita batetara. Herria ikuskatu genuen eta gerora bazkaldu. Arratsaldean, drogari buruzko hitzaldi bat entzun genuen. Hizlariak euskera jasoa eta landua erabiltzen zuen (uno para cinco, “eskubidekoak eta ezkerrekoak, dira bere perla linguistikoetako batzuk) baina asko zekien gaiari buruz. Toki berean Gu ta gutarraken kontzertua entzun genuen. Bikain jardun zen boskotea, Josu Zabala beti bezain irrifartsu eta zer esan Unai eta Igorri buruz. Dotore egon zen. Ordurako berri txarrak iristen hasi ziren kanpamentu nagusitik. Kanpinetan ez pentsatzea zaila bazen ere, hortan saiatu ginen.
Gaueko kontzertuetara abiatu ginen afalostean. Han ere primeran pasa genuen (agujetarik ez edukitzea lepoan miraria zen). Hura gaua. Latzen eta Etsaiak, bi talde mitiko baina oraindik ere badutenak zer erakutsia. Penaz eta bildurrez kanpamentu basera hurbildu ginen. Txokolatada ederra montatu zen bertan. Kostata baina bilatu genuen kanpina. Ez zegoen ezer egiterik. Etxera. Gazte independienteak bere aitatxori deitu zion iskanbila hartatik salba zezan. Ahal zena jaso nola edo hala eta buelta sekulako malaostian. Gainera bidean gora zetozenek nora gindoazen galdetzen ziguten (orduan bai parre, gero etorriko ziren beraien negarrak kanpina ikusitakoan). Inpotentzia eta haserrea in crescendo. Kanpina kontainerrera eta gu etxera blai, lokazturik. Biribilgunean zain zegoen gure mesiasa (eskerrik asko aita). Hurrengo egunean bueltatuko ginen zinarekin agurtu ginen hirurok.
Hurrengo egunean, kosta zitzaidan altxatzea (e Eli ta Nadet). Jelou? Bizi al zea. Eta ni oraindik lo. Esnatu nintzen halakoren baten. Arratsaldeko zazpietan bazkaldu eta berriz ere buelta, oraingoan kotxean. Berriz ere indarrez eta gogoz. Aparkatzeko tokia bilatzea mision imposible. Hirugarren bueltan azaldu zen zortea. Bertan aparkatu eta berriz festara. Xirika ikusi eta zumairron zona argazkitan. Zero gunea. Gure bandera ordea zutik. Ekaitz eta trumoien aurrean zutik, independiente. Nadeti zorionak eman 12tan (very important thing) eta Ken 7 entzun. Sekula ez zait hain luzea egin urtebetetze egun bat (onerako ee!). Ematen zuen bizitza guztia gindoazela ospatzen bere urteak hurrengo arratsaldean. Ken 7-ren kontzertua erdizka ikusi eta gero Anestesia zen gure desio iturri. Ez zuen hutsik egin. Haiek dute martxa. Zaila da sinisten ostiral gauetako gure zerbitzari leial eta konfidentea honela ikustea. Ezin da kontatu ikusi egin behar da. Oholtza gainean dena ematen duen taldea da. Ibon ezin da geldirik egon. Beste bi tximaluzeek errota bat dirudite. Ahotsa eta musika gogorra. Jendea dena ematen. Beraiek ere bai. Jarraitzaile eta taldearen arteko sinbiosia. Bi hitzetan “im-presionante”. Gustora atera ginen karpa txikitik karpa handirantz. Bertan Des-kontrol bere azken kantak jotzen kantari berriarekin (egia esan, ez zitzaidan asko gustatu). Ondoren Koma, beste talde mitiko bat. Berriz ere lepoak astintzera. No trabajes tanto ke te v adar el infarto ( niregatik ote?), aki huele komo ke han fumao ( bai zera, ez zen horrenbesterako). Egurra. Dena bukaturik eta karpa txikian arnasa hartzeko tokirik ez zegoela ikusirik, Aku eta Edurekin zerbeza edatera beraien furgonetara ( Bostak furgonetan, Enid Blyton-entzat beste izenburu bat). Bertakoa bukatuta kotxera lotara.
Sardinak lata batean baino enpotratuago geunden han. Kapoan elurra eta barruan hotza. Mantak eta zakua alperrikako suertatu ziren. Nadet posturarik hartu ezinda, Eli tartean-tartean lo eta ni ere berdin. Orduei kostatzen zitzaien aurrera joaten eta hori hiru bakarrik zirela. Zerbait gosaldu eta txosnetara turnoa egitera. Hura aspermena. Kasualitatez (mundua kleenex bat dela frogatuz) Aranbururen arrebarekin tokatu ginen turnoan. Txandaka ari ginen dei madarikatu hura heldu zen arte. Beste turno batean ez zegoela jenderik eta bertara hurbildu behar genuela ( fijo, bazekitela zer zuten zain huts egin zutenak). Han oraindik aspergarriago. Kalimotxo eta freskagarri bat 3 orduan egin genuen salmenta, gutxi gorabehera. Turnoa bukatu bueltatxo bat eman eta bertso-hop ikustera/entzutera. Hura bai ikuskizuna. Break dantzarik izugarrizko figurak egiten, jendea entregatua eta raperoak bertsolarien aurka inprobisatzen. Underground vs. Tradizioa (ez naiz bustiko nork irabazi zuen, partidismoagatik). Saio polita eta entretenigarria. Zerbait poteatu (nik ez, beste biek; nik gidatu egin behar nuen) eta etxera buelta.
Hiru egun zoragarri izan ziren. Alboan neukan bikotea ere goi mailakoa izan zen. Ekitaldiak milaka eta asko, oso onak. Ezin gehiago eskatu. Bueno, agian eguraldi ona edo ligatzea (azken hau aparkatzea baino askoz zailago zegoen). Primeran pasa nuen nahiz eta batzuetan indarrek huts egin. Esperientzia bikaina. Topaguneko kantak zioen bezala “bizi itzazu ametsak, amestu beharrean”, hala izan zen. Errepikatzeko modukoa (errepikatuko dugu ezta?). Egindako txarrak barkatu eta onak gogoan hartu. Hurrengoan hobeto montatuko dugu kanpina edo eguraldi hobea egingo du nahiz eta ez izan Lezoko teilatuetan.
Iruzkinak
gari 2008-04-08 19:00 #1

Hire perlak nonahi

<?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /><o:p> </o:p>

“A quien madruga, dios (o la benemerita) le ayuda”  <o:p></o:p>

<o:p> </o:p>

“Eta ni oraindik lo. Esnatu nintzen halakoren baten. Arratsaldeko zazpietan bazkaldu eta berriz ere buelta, oraingoan kotxean”

QUE PUTO MANEEEXX!

Utzi iruzkina: