Lubakietatik

Ez dago ezer tristeagorik tristea izatea baino, horregatik egiten det parre malkoak irtetzeraino

Orain dela egun gutxi batzuk, Wall Street Journal berripaper estatubatuarrean euskaldun separatistoi (hala omen gara euskera hitzegiten dugun guztiok) eta euskarari buruz artikulu tamalgarria idatzi zuen sasikazetari batek. Beti bezala informazioa manipulatu nahian gure komunikabide maiteak. Beti bezala milioika pertsonek sinistuko dute idatzitako gezur borobila. Dirudienez, Keith Johnson andereak (izen horrekin sinatzen baitu) egonaldi paregabea izan du gure lurraldeetan barrena. Partidu porrupatatako kide eta beraien ingurumariatan dabiltzan beste hainbat pertsona elkarrizketatu...


Honela hasten du Espainiarren erregeak urtero gabonetako diskurtso aspergarri bezain zentzugabea. Nik uste dut espainiarrak ere harro egongo direla Iberoameriketako kongresuan egin duen ateraldia ikusita. Berriz ere guri inposatu nahi diguzuen erregea lotsagarri gelditu da mundu guztiaren aurrean. Venezuelako lehendakari den Hugo Chavezek deklarazio "gogorrak" (niri ez zaizkit hain gogorrak iruditu, egiak ze min ematen duen askotan) egin zituen faltan botatzen dugun Presidente handiaren inguruan. Bai,bai handia jartzen du, hankasartze handia. Aznarri faxista deitu zion Venezuelan izandako e...


Gipuzkoan ez da beste ezertaz hitzegiten. Bolo-bolo dabil gaia. Erreala erosteko txinatik (enpresari gipuzkoarrak tartean) datorren eskaintzari buruz ari naiz. Berripaper askotako (batez ere bat, baina propaganda ez egitearren ez dut aipatuko) orriak bete eta beteko ditu. Kanpotik begiratuta eskaintzak ez du itxura txarrik. Ez da negozio hutsa bakarrik izango, sentimenduak ere tartean baitaude, gipuzkoarrak daudela medio. Gainera gaur egun, Errealaren egoera tamalgarria dela deritzot, bai ekonomikoki eta baita kirol arloari begiratuta ere. Kudeaketa arloan ere DenonErrealak s...


Zoeren arka

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2007-11-06 11:33

Hasieran notizia entzundakoan denok pentsatu genuen ONG xume batek zein kalte ekartzen zion umezurtz haiei familia bilatzean. Horrela saldu ziguten behintzat bertako partaideek. Baina egunak aurrera joan hala  kasua argitzen doa. Giza trafikoaren arazoak daudela ia ia esan daiteke. Orain ez dira horrein gaiztoak Txadeko polizi eta enparauak. Egoera irauli egin da. Orain Sarkozyren aktuazio estelarraren ondoren (andrearekin utzi ondoren denbora gehiago du), aske utzi dituzte hegazkineko azafatak behintzat. Han joan zen gure Nicolas bere handiuste eta jet pribatuarekin Txa...


Ai gure eliza! Zeinen progresista zaren! Zenbat berrikuntza azken gizaldian! Bat-batean sekulako zerrenda atera duzu mundua maltzurkeriaren eta gaiztakeriaren eskuetatik lapurtu zioten artzai xumeena. Saldu diguzuen lez, ez ziren euli bat hiltzeko gai izan beraien kristau fededun denboretan. Barre egiten dut negar ez egiteagatik. Zenbat pertsona hil ote zituzten (barkatu jaunaren ondora bidali) beraien salaketek? Zenbat haur bortxatu, erabili, esplotatu ote zituzten beraien sotanapean? Zenbat gizon-emakume engainatu zituzten beraiek konfiantza guztia eman arren? Zenbat tortur...


Aurreko astean komunikabideetan mila bider ikusi dugu, Bartzelonako metroan uste dut zela, mutil gazte bat beste neska bat jipoitzen. Bai, ondo irakurtzen duzue neska bat, ez neska venezuelar bat. Medio guztietan horrela saldu digutelako diot. Nik arrazakeria gaitzesten dut baina ez dut uste hau azal kolore kontua izan denik. Pertsona, ikus dezakegunez, berez da biolentoa. Horregatik ez dut uste arrazakeri kutsua duenik. Bera baino pertsona apalagoa, ahulagoa, ikusirik bere indar erakustaldia egin nahi duen nergumeno bat besterik ez da. Egindakoa gogor ordaindu behar du baina...


Asteartean, gauez telebista ikusten ari ginela "Tengo una pregunta para usted" programarekin egin genuen topo. Programa hau, besteak beste, Zapatero eta kafearen prezioaren arteko aferagatik egin zen ezagun. Ez dut uste erantzun horrek  garrantzi handirik izan behar zuenik baina bola mediatiko handia egin zuten, bera ridikulizatu nahian.Programa horretan, Llamazares (IU) eta Duran Lleida (CIU) pasatu ondoren Carod Roviraren (ERC) ordua iritsi zen. Ideologiak aparte (nahiz eta berarekin iritzi asko konpartitu) politikari fina dela demostratu zuen berak. Valladolideko atso zahar batek ga...


lubakietatik 1456151129958

Blog berri hau sortzeko ideia, aspalditik nuen barne arra asetzeko asmoarekin zabaldu dut lau haizeetara. Bertan gehienbat iritzizko artikuluak aurkituko dituzue, aktualitatean puri-purian dauden gaien inguruan. Ez da sekula ahaztu behar, agian iritziak bakoitzaren pentsamoldeekin ez direla bat etorriko, baina beti dira aberasgarriak besteen iritziak. Aurkakoak ala aldekoak. Beti ere errespetua bidelagun hartuta.
Gerra garaian, babesleku egoki izan ziren beti lubakiak. Gaur egun ere manipulazio informatiboaren gerran gaude sartuta muturretaraino. Informazio horiek sahiestu nahirik, hemen arituko naiz lanean, informazio askea plazaratuz, aktualitatearen lubakietatik.