Memoria elektronikoa
Giza memoria gero eta gutxiago lantzen dugun ahalmen bat da. Buruan datuak,
irudiak, izenak, aurpegiak gordetzeko ahalmena hain zuzen ere. Orain ordea,
memoria hori beste memoria batez ordezkatu dugu, memoria elektronikoa deituko
nioke nik. Garai hauetan informazio iturri handiena internet izaki, gure
buruaren lantegi batzuk bertara esleitzen ditugu. Hor dago akatsa. Oraindik
ere, zure garuneko izkina batean amaraunez betea dagoen informazio hori
berreskuratzean datza memoria ona eta praktikatu beharreko zerbait da.
Zoritxarrez, konfiantza osoa dugu interneten eta ez gara bat ere fidatzen gure
memorian, gure senean.
Aurretik sartutako txapak egun hauetan eginiko amarru/kabronada/esperimentu
bat du oinarri. Ezagutzen nautenak eta ni ibiltzen naizen sare sozialeko
perfilera bidea libre dutenak pairatu dute, gehien bat. Jaioteguna gaizki jarri
nuen nahita, eta ia gehienak engainatu ditut ( batzuk ez zekiten aurretiaz nire
jaioteguna beraz, horiek engainatzea normala da). Gertatu dena ikusirik ondorio batzuk
hausnartu ditut.
Horietako garrantzitsuena da gure buruaren lana gero eta gehiago uzten
dugula makinen lan bezala. Sarean dagoen informazio egiazkotzat hartzen dugu, kontrastatu
gabe (bai, badakit jaiotegunak ez direla egiaztatzen eta niri eginez gero
berdin sartuko zidatela) baina funtsean hor dago arazoa. Interneten jartzen
duena “va a misa” (barkatu, erdaraz idazteagatik, barkatu erakunde atzerakoi
aipatzeagatik). Honela sortzen dira masa influentziak. Batek pentsatzen du eta
oparitarako erabiltzen den zelofanezko paperean bildu eta besteok gustura
jasotzen dugu. Honela gizarte akritiko eta pasibo bat sortuz. Egon dira kasuak,
jakin badakidana, data jakinik ere engainatuak izan direnak. Inertziaren
eragina, olatuaren aparretan ibiltzeko gogoa. Badakit zaila dela buruak zerbait
oker dela adieraztea baina alarmaren bat edo beste piztu beharko litzateke.
Itsu-itsuan sinesten dugu dena.
Pentsa dezagun aske eta informazio batetik eta bestetik irakurri, ikusi eta
entzun gero bakoitzak bere ondorio eta iritzi propioak eduki ahal izateko. Ez
gelditu dena papillan emateko zain, kalitate txarreko produktua salduko dizute
eta. Beraz pentsatu, kontrastatu eta ez fidatu beti interneten jartzen duenaz. Giza memoria, memoria elektronikoa baino
hobea baita kontrastatzeko aukera ematen baitu.
Iruzkinak
Johnny B Good 2009-12-04 20:31 #1

Iepa
Manex,

Hik
idatzitakoaren harira, orain dela gutxi Argian (ez nauk ondo gogoratzen noiz,
Argiaren webgunera sartuko nauk, ea bertan…) solasaldi bat argitaratu ziaten: idazle bat, musikari
bat eta zinemagile bat, interneti buruz eta beren ofizioaren geroaz eta hola
hitz egiten. Konexio puta honek ez zidak erreferentzia ematen uzten, baina
Harkaitz Canok esaten zian –ondo gogoratzen banauk– interneten irakurtzen dugun
ia guztia sinesten dugula, irratiarekin edota zinemarekin hauen sorreran
gertatu zen antzera, baina egunetik egunera eszeptikoagoak izango garela, edo
horrelako zerbait.

Egin
nian azken aportazioan amua bete-betean irentsi nian, ea honekin konpentsatzen
dudan…

Besarkada
bat Frantzia aldetik!

P.d.: Egia esatea nahi baduk, Beatrizen
irribarrea duk faltan gehien botatzen deten gauzetako bat, jeje

Utzi iruzkina: