Tengo una pregunta para usted

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2007-10-20 16:31

Asteartean, gauez telebista ikusten ari ginela "Tengo una pregunta para usted" programarekin egin genuen topo. Programa hau, besteak beste, Zapatero eta kafearen prezioaren arteko aferagatik egin zen ezagun. Ez dut uste erantzun horrek  garrantzi handirik izan behar zuenik baina bola mediatiko handia egin zuten, bera ridikulizatu nahian.
Programa horretan, Llamazares (IU) eta Duran Lleida (CIU) pasatu ondoren Carod Roviraren (ERC) ordua iritsi zen. Ideologiak aparte (nahiz eta berarekin iritzi asko konpartitu) politikari fina dela demostratu zuen berak. Valladolideko atso zahar batek galdetu zionean ea ze iritzi zuen bere partiduko gazte batzuk beraien herriko zinegotzi bati bidalitako argazkiari buruz (zinegotziaren argazkia "punto de mira" batean sartua) bere erantzuna eman zion. Baina ondoren atsoari kexatu zitzaion bere izena ez zela esan zuen bezala, Jose Luis deitu zion eta Josep Lluis zela. Han hasi zen atsoa hizkuntza katalanari mezpretxu eginaz, ez zuela ezer jakin nahi katalanari buruz. Orduan Caroden erantzuna bikaina izan zen. Esan zion ez dela posible Swarzzenager ondo esatea (nik ere ez dakit ondo idatzi dudan) Josep Lluis ez. Adibide bikaina jarri zigun guztioi, eta demostratu zigun jendeak zeozer duela katalanaren kontra, euskeraren aurka bezala. Atso hura merezi bezala isildu zuen Josep Lluisek.
Pozten naiz oraindik honelako politikariak politikan jarraitzen dutela ikusita. Pozten naiz, ignorantziaz eta inkulturaz betetako  gizarte honetan norbaitek koherentziaz eta ondo landutako arrazoiak esaten dituelako. Pozten naiz, jende askori hausnartuarazi egingo ziola uste baitut. Espero eta nahi dut horrelako mespretxu gehiago ez jasotzea hizkuntza murriztu eta gutxituek, euskera eta katalana kasu.


Utzi iruzkina: