12 haur, 12 konsola

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-03-11 11:36
2

Ez, ez da Telecincoren “12 meses, 12 causas” kanpainaren martxoko leloa. Ez dut imitazio kutre bat izateko asmorik. 12 haur ziren aurrekoan nire herriko plazan (beste edozein herritakoa ere izan zitekeen) jolasean ari zirenak. Horrera artea ez dago ezer berezirik. Kasua da ez zirela ari izkutaketan, harrapaketan, dindanetan, goman, futbolean edo beraien mundu txikia aurkitzeko abenturan intsektuak harrapatzen. Bakoitza bere konsolaren pantailari itsatsita zegoen. Nik hau pasa dut, begira ze egin dudan esaten zuten baina bururik ia altxatu gabe. Denak jokuen argi txatxuekin hipnotizaturik.

Begira gelditu nintzen momentu labur batez eta gizartea hobekien laburbiltzen zuen egoera zela bururatu zitzaidan. Nahiz eta igandea izan eta gurasoek ezer egitekorik ez eduki, umeak bakarrik zeuden.Gurasoek ez zuten haur plasta haiek (bai, behin hazten direnean traba bihurtzen dira, dirudienez) aguantatzeko eta beraiekin jolasteko gogorik. Haur bakoitza bere mundu indibidualista eta egoista baterako bidea egiten eta gizartea pasibo norbaitek egingo du zerbait pentsatuz.

Gaur egungo haurrek ez dituzte zulatzen galtzak, ez dituzte zikintzen eta belar usainez eramaten jertseak eta ez dituzte gastatzen zapatilak (hobeto, pentsatuko du guraso askok, ba ez!). Gastu hori guztia inbertsio on eta ezinbestekoa da bakoitzaren haurren etorkizunean. Ondasun materiala suntsitzen dabiltzanean imajinazioa, elkartasuna, laguntasuna eta beharrezko eta premiazko diren beste hamaika balore ikasten dituzte. Gerora, gurasoek beraien haurrentzako espero duten lanpostu duin hoietan eskatzen diren ezaugarri asko.

Lehen etxean bakarrik ibiltzen ginen konsolekin, besteak beste ez genuelako konsola eramangarririk. Gero, pixkanaka kalera ateratzen hasi ginen gure jolaskide elektronikoa. Orainberarekin eta beste lagun batzurekin gelditzen gara, garrantzia makinak duelarik. Gizartearen garapen teknologikoa, onera, ez dakit. Hori bakoitzaren aburu eta ikuspuntuen araberakoa da.

Esperantza daukat berandu baino lehenago ohartuko direla zein urrezko denbora galtzen ari diren. Bizitzako zatirik polit eta garrantzitsuenetarikoa. Agian, hemendik 10 urtera eta atzera begiratzean konturatuko dira zeinen tentelak izan ziren beraien haurtzaroa honela desaprobetxatuz. Orduan, beranduegi izan liteke galdutako denbora berreskuratzeko.

Letu

Letu 2008-03-18 12:39 #1

Ba bai, ikustezu, gaur egungo umiak hola ibiltzen dia, nike flipau itet etxetik ateatzen naizenian nere portxeko koxkan eoten dia ume danak ilaran eserita, batzutan bakoitza bere konsolakin ta bestetan bat jolasten ba beste danak tonto arpeyakin pantaila beitzen, dana inpaziente aber noiz iristen zaien jolasteko txanda.

Ah ta bitartian guraso danak lasai lasai errotan kafia hartzen e, herriko jende danai kriston repasua ematen.

Pentsa hola ibiltzen badia oingo umiak... nola ibiliko ote dian hemendik urte batzuta guriak...

iñaki urreizti

iñaki urreizti 2008-04-18 02:27 #2

Arrazoi osua dakak poto, lotsagarria dek oaingo generaziyuak nola  zatoztiken, guk txikitan txabolak iten genizkin, futbolian jolaste genin "polis y cacos"eta beste hainbeste jolasetan parte hartze genin, oain ordia etzekatek baloreik ezertako, bakoitzak bere konsolita hartu banku baten eseri ta ortxe eoten ditukpantalai peauta.

Hemendik urte batzuta alper generaziyo baten bihurtukoituk ta eztikuk kapazak izango  beaien ordenadoreko mahaitik moitzekore.

Utzi iruzkina: