Nos llena de orgullo y satisfacción

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2007-11-12 09:52
1

Honela hasten du Espainiarren erregeak urtero gabonetako diskurtso aspergarri bezain zentzugabea. Nik uste dut espainiarrak ere harro egongo direla Iberoameriketako kongresuan egin duen ateraldia ikusita. Berriz ere guri inposatu nahi diguzuen erregea lotsagarri gelditu da mundu guztiaren aurrean.

Venezuelako lehendakari den Hugo Chavezek deklarazio "gogorrak" (niri ez zaizkit hain gogorrak iruditu, egiak ze min ematen duen askotan) egin zituen faltan botatzen dugun Presidente handiaren inguruan. Bai,bai handia jartzen du, hankasartze handia. Aznarri faxista deitu zion Venezuelan izandako estatu kolpearen berri bazuela esanaz. Orduan Zapatarik, bere talante eta guzti, espainiarrek eta espainiarrak ez garenok hautatuko pertsona zenez, ez zuela honelako adierazpenik onartuko esan zion. Baina Chavezek bere hitz jarioari etekina ateratzen jarraitu zuen. Azkenean erregea sartu zen erdian tonua gehiegi altzata.

Erregeak erakutsi digu guztioi zeinen garrantzitsua den pazientzia edukitzea honelako momentuetan. Nolako erreztasuna izan duen gustatzen ez zitzaion deklarazio baten aurrean haserratzeko. Hori al da espainiarrengatik eman nahi duen irudia? Giroa pixka bat epeldu (berotu ez, hainbeste ez zen izan) eta erregea paperak galduta. Gero normala bere argazkiak erretzea honelako itxura ematen badu munduaren aurrean. Ezinegontasuna kontrolatzen ez dakien pertsona bat nola izango da errege?

Chavezek ere berriz irabazi du xake partida. Pixkana bada ere, bera da erregea jaten ari den peoia. Lotsagarri utzi du. Ez, barkatu, Juankar lotsagarri geratu da. Kongresutik Chavezen irudia indartua aterako da latinoamerikan (espainian ez hainbeste, erregea asko maite dute eta) eta erregearena oso kaltetuta.

Eta nola ez ur mugituetan arrantzan zein ibiliko? Adituak diren eta adiktu bihurtzen ari den "gure Partido Porrupatata". Hauek ur fekaletan ere saiatuko lirateke boturen bat arrantzatzen. Erregea apuruan ikusita nolatan ez du Zapatarik demokrazia eta trantsizioaren irudi den erregea babestu esaten dute publikoki. Hor atera da gure txotxongilo Mariano  Zapatari kritikatzen eta erregearen jarrera babesten. Beldurra daukat ordea, berriz ere espainiarrak ez omen dituzten engainatu estrategia honekin. Martxoan ikusiko dugu ondo atera zaien edo ez.

Nire partetik erregearen jarrera gaitzetsi egiten dut ez delako bere tailako (buru handiarengatik diot) erantzuna izan. Diplomazia gehiago beharrezkoa da horrelako kasuetan. Erantzutekotan itxura mantenduz egin beharko zukeen eta ez horrela izan.

Eskerrik asko, Hugo Chavez! Espainiarren erregea nolakoa den erakusteagatik!

Gari

Gari 2007-11-18 11:42 #1

Eztakit Espainia alde horretan nolatan ez diren konturatzen erregetzat daukaten horren kategoriaz. Portzierto, bazenekien 24000 euro irabazten dituela egunero?<br /><br />Irakurri hau: http://alua.mundua.com/2007/11/17/nongo-erregea/<br />


Utzi iruzkina: