Txinatarrak Errealaren salbatzaile?
Gipuzkoan ez da beste ezertaz hitzegiten. Bolo-bolo dabil gaia. Erreala erosteko txinatik (enpresari gipuzkoarrak tartean) datorren eskaintzari buruz ari naiz. Berripaper askotako (batez ere bat, baina propaganda ez egitearren ez dut aipatuko) orriak bete eta beteko ditu.
Kanpotik begiratuta eskaintzak ez du itxura txarrik. Ez da negozio hutsa bakarrik izango, sentimenduak ere tartean baitaude, gipuzkoarrak daudela medio. Gainera gaur egun, Errealaren egoera tamalgarria dela deritzot, bai ekonomikoki eta baita kirol arloari begiratuta ere. Kudeaketa arloan ere DenonErrealak saldu zigunak porrot egin duelakoan nago. Beraz aire freskoa dakarren edozerk on egin liezaioke Errealari.
Beraien eskaintzak gainera, ez dirudi txarra. Dirua jarriko dute jokalari bikainak ekartzeko, harrobiari ere garrantzi handia emango diote eta kanpora begira ere marketina egin nahi dute, batez ere herrialde asiarrean. Pixkanaka-pixkanaka Erreala hazi nahi dute, klub handien mailara iritsi arte, harrobia ahalik eta hobekien zainduz eta fitxaketak zentzuz eginez. Anoetari izena aldatuko liokete baina niri behintzat ez zait axola. Estadio asko ari dira hartzen azkenaldian, beraien babesleen izena, nahiz eta jarraitzaileentzat izen berdinarekin jarraitu.
Baina honek guztiak Errealaren jabetza aldaketa dakar. Akzionista txikiena izatetik, akzionista nagusi batera aldatuko ginateke. Honek dakarren onura eta desabantaila guztiekin. Denon Erreala ez zen izango orduan, gutxi batzuena baizik. Erabaki gehienak unilateralki hartuko lituzkete, onerako zein txarrerako. Hala ere hori futbol talde askotan gertatzen da Betis eta Valentzia kasu.
Ikusi egin beharko da zein bilakaera duen honek. Errealaren historia aldatu lezake. Ulertzen ez dudana da ordea momentuotako kontseiluak zergatik ez duen nahi auditoria bat egin txinatar hauekin. Normala da norbaitek zerbaitetan bere kapital kantitate handi bat inbertitu nahi badu, beraren egoerari buruz galdetzea. Gardentasuna eskatu eta eskaini dute txinatarrek. Arrazoi dute. Beharrezkoa da gardentasuna edozerren kudeaketan.
Ni erakartzen nau eskaintza honek. Gaizki doana hobeto joateko aukera gehiago daude gaizki joateko baino. Arriskatzeak merezi duela iruditzen zait. Esandako guztia egia bada eta interes ezkuturik ez badago ondo atera litekeelakoan nago. Hala espero dut. Hori behar dugu!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: