Beatoak, inguruko deabru handienak

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2007-11-05 19:38

Ai gure eliza! Zeinen progresista zaren! Zenbat berrikuntza azken gizaldian! Bat-batean sekulako zerrenda atera duzu mundua maltzurkeriaren eta gaiztakeriaren eskuetatik lapurtu zioten artzai xumeena. Saldu diguzuen lez, ez ziren euli bat hiltzeko gai izan beraien kristau fededun denboretan. Barre egiten dut negar ez egiteagatik.

Zenbat pertsona hil ote zituzten (barkatu jaunaren ondora bidali) beraien salaketek? Zenbat haur bortxatu, erabili, esplotatu ote zituzten beraien sotanapean? Zenbat gizon-emakume engainatu zituzten beraiek konfiantza guztia eman arren? Zenbat torturatu zituzten?(beato izendatu dutenetako bat borrero deklaratua zen).

Baina gure komunikabide maiteek ez dute hautsa askorik harrotu nahi izan kontu honekin. Gainera zer dela eta apaiz frankistak bakarrik bihurtu dituzte beato? A egia! Ez zituzten frankistek apaiz errepublikarrak hil, danak bizirik utzi zituzten. Berriz ere barre egiten dut negar ez egiteagatik. Berriz ere elizak erakutsi du bere eskubitasuna, alderdi faxista bateko apaizei jainkoen (nahiz eta beraien ustetan bakarra izan) pare jarri. Memoria historikoa dela eta ez dela baina oraindik galtzaileei gainetik begiratzen diete irabazleek (gerran irabazlerik egon badaiteke). Ez dut ulertzen. Agian espiritu kristaua ez dudalako izango da. Baliteke. Ez dakit.

Elizak segi dezala orain arte bezala, honela lortzen baitu gazteok bertara erakartzea. Botere handi baten errautsei begira gaudela iruditzen zait. Hemendik urte batzuetara jendeak obra arkitektoniko bezala ikusiko ditu elizak (ez tenplu sakratu bezala). Orduan konponduko al dituzte 2007 urteetan zehar eginiko hankasartzeak!! 


Utzi iruzkina: