Baserrietako hizkuntza hori

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2007-11-19 08:49
1

Orain dela egun gutxi batzuk, Wall Street Journal berripaper estatubatuarrean euskaldun separatistoi (hala omen gara euskera hitzegiten dugun guztiok) eta euskarari buruz artikulu tamalgarria idatzi zuen sasikazetari batek. Beti bezala informazioa manipulatu nahian gure komunikabide maiteak. Beti bezala milioika pertsonek sinistuko dute idatzitako gezur borobila. Dirudienez, Keith Johnson andereak (izen horrekin sinatzen baitu) egonaldi paregabea izan du gure lurraldeetan barrena. Partidu porrupatatako kide eta beraien ingurumariatan dabiltzan beste hainbat pertsona elkarrizketatu ditu, beraien iritziak plazaratuz. Zoritxarrez ez da separatistarik azaldu bere iritzia emanez.

Izenburutik hasita kritika gogorra egiten dio euskerari ("Basque inqisition: How do you say shepeherd in euskera?" edo erabiltzen ez den hizkuntza batean esanda "Euskal inkisizioa: Nola esaten da abeltzain euskaraz?"). Euskararen inguruan daramaten politika gogor salatzen du, diru gehiegitxo xahutzen baita (beti ere bere ustetan) baserri inguruan hitzegiten den hizkuntza batean gastatzeko. Gainera inposatu egiten dela ematen du aditzera. Nik dakidala, niri ez didate inposatu ezer eta nahi duenak nahi duen hizkuntza hitzegin dezake izan ingelesa, izan gaztelania edo izan bereber-en hizkuntza.

Praktikotasun eza aurpegiratzen dio baita, gure lagun Keith-ek. Shepherd esateko hamar hitz daudela argudiatuz (astazain, behizain, urdain...). Baina hori zer da praktikotasun eza ala aberastasun lexikala? Ala hitz bakarrarekin benetan zer den zehazteko ahalmena? Gaztelaniak gauza bera esateko hitz konkreturik ez edukitzeak, dirudienez min eman die.

Hitz berriek ere ez dute kritiken eskuetatik ihes egiten. Aireportu, demokrazia, independentzia... hitzak beste hizkuntza batetik hartutako maileguak omen dira eta honek frogatzen omen euskararen fundamentu eta oinarri eza. Baina ez al da gertatzen gauza bera beste hizkuntzekin? Aeropuerto, democracia, independencia eta airport, democracy, independence hitzei ez al zaie gauza bera gertatzen? Orduan mundu erdiak fundamentu eta oinarri gabeko hizkuntza batean hitzegiten du. Lotsagarria da.

Mr Barreda partidu porrupatatako legebiltzarkideak egiten dituen adierazpenak ere oso onak dira, euskal eta euskararen errealitatea sakonki hausnartu ondoren ateratako ondorio sakonak dira. Ez omen da erabiltzen euskera kalean. Bera zein kaletan ibiltzen den jakin nahiko nuke edo nora begira egoten den kaletik doanean? A bai Madrilera begira egoten da, egia, ez nuen gogoan.

Honelako artikuluak irakurri eta gero euskaraz hitzegiteko gogoa sartzen zait (ia beti hala egiten badut ere). Nik behintzat ez diet gezur hori egi bihurtzen utziko. Ez horixe. Konturatuko dira egunen batean zein altxor preziatu ari diren galtzen eta orduan etorriko zaizkigu negarrez euskera ikasi nahi dutela. Hori gertatu bitartean jarrai dezagun euskaraz bizitzen eta mintzatzen. Gure eskuetan baitago euskararen etorkizuna. Euskara bihotzetik ahora igo behar dugu, ez baitu ezertarako balio esateak maite dugula, hori erdaraz esaten badugu.  

magabila

magabila 2007-12-02 17:02 #1

Hori da Manex. Baina azken finean hizkuntza bat maitatzen duela esan bai, baina hizkuntza horretan mintzo ez denak ez du hizkuntza hori maite. Aukera kontua da <br />


Utzi iruzkina: