Lubakietatik

Ez dago ezer tristeagorik tristea izatea baino, horregatik egiten det parre malkoak irtetzeraino

Laboa lanbrotan

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-12-01 18:55

Gaur lanbroak izkutatuta jaiki dira gure bazterrak. Euskal kulturak bere izen eta izan handienetako bat galdu du. Mikel Laboak azken hatsa eman omen du ospitalean. Euskal herrian hutsune mingarria utziko duena, gaur euskaldun asko nigarrez daudela jinen dira ohera. Gaur eguneko euskal kultura ulertzeko ezinbestekoa zen, elementala, Watson doktorea. Utzitako ondareak ez du preziorik. Berreskuratutako doinu eta letra zaharrak, euskal poeten hitz musikatuak eta lekeitioak errepikaezinak izango dira. Baina lasai bera ere lanbro artean egongo da, maite ditugun bazterrak izkutatzen sorterria...


Bueltan

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-11-18 17:07

Denbora dezente nabil ordenagailu aurrean idatzi gabe (horrek ez du esan nahi ez dudanik idazten). Hasierako helburuak beteta erlaxatu egin naiz. Hitzek ere krisia jasango ote dute? Ez dakit baina berriz ere saiatuko naiz zenbaki gorriak atzean uzten. Hitzek ez baitute hipoteka eta maileguetaz ulertzen. Ez dute arazorik hilaren bukaerara iristeko ( nahiz eta zentsura usaitu toki batzuetan). Eta lan gabe ez da geratuko inoiz beti egongo baita zer kontatua. Azken finean bueltan nator, ez dakit zein maiztasunekin, hori bankuek gu itotzeko asmaturiko sistema baita. Saiatuko naiz hilean behin ed...


Askok gutxi uste zutena gertatzen ari da. Eternitate oso bat daramagula dirudi, bizitza guztia eta aurretik pare bat reenkarnazio. Baina hilabete besterik ez da pasa argazki polit hartatik. Oraindik lanean dihardugu, erresistentzian indartsu. Oraindik ez dugulako ezer lortu, ematen badu ere jada betidanik eta betirako izango dela. Askok uste genuena ( egun hartan ez ordea) baina gehienok sorpresan harrapatu gintuena.   Uztailaren 9a. Egun beroa, sargori zegoen. Zazpietan eginda zegoen deia. Gaztetxearen aldeko argazkia ateratzea zen helburua. Jendetza bildu zen. Kamixeta urdinak ...


Burua erlaxatu nahiko nuke. Apunteetatik eta kalkuluetatik atera. Orri zuri bat bezala utzi. Baina zaila egiten zait.Azken finean bizitza egunero egiten duzunaren apunte eta gaizki eginiko kalkuluen ibilbidea baita. Zurian utzi ezin dudan orri bat. Egunero pasarte berri bat betetzen duena.


Pentsatzen

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-05-20 12:08

Gaur urduritasunak lokartu nau. Insomnioa gainditu dudala amestu dut. Ez dakit zer pentsatu, burua hutsa daukat, planez betea. Azterketak datoz, uda dator. Reboluzio altuetan dabilkit burua. Gauza gehiegi, hutsune gehiegi, denari aurre egiteko. Agian lasaiago hartu beharko ditut gauzak. Eta udaz, disfrutatu. Buruak (eta eguraldiak) uzten badit.


Gero arte aitona!!

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-05-13 20:44

Aurreko astean zoritxarreko hainbat gertaera minbera gertatu ziren nire inguruan. Astea ondo hasierazi nahi zidaten ezkutatu ezin zena ezkutatu nahian. Kasua da Irlandan nengoela lagun bat bisitatu asmoz eginiko bidaian murgilduta (urak baretzen eta bere onera bueltatzen hasten direnean idatziko dut bidaiari buruz). Aitona mundu honetatik joan zitzaidan ospitalean emanik bere azken hatsa. Saiatu ziren nik ez igartzea baina ez da horren erreza. Ez da samurra izaten aireportutik ia zuzenean hileta elizkizunera joatea eta gutxiago hainbeste maite dudan pertsona batena baldin bada zitatutako ka...


Erdi libre

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-04-24 10:30

Askotan erabakiak hartzea baino zailagoa izaten da erabakiak jendeari helaraztea. Asko kostatu bazitzaidan erabakia hartzea gehiago kostatu zait adieraztea. Askatu dut. Kostata bada ere. Askatu naiz berriz beste kasu batean preso gelditzeko. Gero ikasleok ondo bizi garela diote. Baina zergatik bizi erdi preso bizi ahal bada erdi libre!!


Aspaldian pixkanaka bada ere, gizartearen bozka intentzio aldatzen ari zarete. Orain gutxi ezinezkoa iruditzen zitzaidan kasua gertatu da. Gerra garaiak jasan eta zuengatik dena eman duen pertsona batek zuengan sinisteari utzi dio. Euskal Herriarengatik zuek baino askoz gehiago egin du, zin dagizuet. Orain gutxi zuengatik dena emango zukeen, orain ordea ezin zaituzte tragatu. Ibarretxe, Urkullu eta enparauak bejondeizuela!!! Ez nuen uste inork lortu zezakeenik baina lortu duzue. Eta ni pozik nago. Ez dakizue gezurra besterik saltzen. Pixkanaka bada ere etorriko zaio bakoitzari berea. G...


Lotsagarria da elizaren jokabidea. Azken finean erlijioa, barne izpiritualtasuna, zoriontasuna bilatu beharrean negozio hutsal bilakatzen ari da, mugimendu sektario bat azken finean. Aurrekoan zoritxarrez, lagun handi baten amaren ehorzketara joan behar izan nuen. Egindako hileta elizkizuna apaizen aldetik ez zitzaidan iruditu bere amak merezi zuen adinakoa. Biak sartzen zituzten behin eta berriz zaku berean, ama eta jesukristo. Barkatuko didazue erlijio katolikoan sinisten duzuenok baina nire ustez mila buelta ematen zizkion aste santuko aktore printzipalari. Bere bizitza askoz interesgarr...


Zuri so, zure zain

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-04-10 10:21

Errealitateak masailekoa ematen dizunean esnatzen zara Morfeoren besoetatik.Berriz ere, ukazioa, ezina, samina. Betazalek behera egiten dute aurre egiteko kapaza ez zarela erakusteko. Aurpegia eman beharra eta ezina. Begizuloek salatzen zaituzte atzo ere maindireekin borrokan ibili zinela. Burkoaren kontsultak ez dizu antzinako erremediorik ekartzen. Iluna, egonezina, bakardadea, loaren sugeak noiz pozoinduko zain. Ez da ona baina ahanzturarako bide laburrena dirudizu. Etorriko dira garai hobeak esaten diozu buruari baina badakizu okerragoak ez etortzeko erregutu beharko zenuela. Agian bila...


lubakietatik 1456151129958

Blog berri hau sortzeko ideia, aspalditik nuen barne arra asetzeko asmoarekin zabaldu dut lau haizeetara. Bertan gehienbat iritzizko artikuluak aurkituko dituzue, aktualitatean puri-purian dauden gaien inguruan. Ez da sekula ahaztu behar, agian iritziak bakoitzaren pentsamoldeekin ez direla bat etorriko, baina beti dira aberasgarriak besteen iritziak. Aurkakoak ala aldekoak. Beti ere errespetua bidelagun hartuta.
Gerra garaian, babesleku egoki izan ziren beti lubakiak. Gaur egun ere manipulazio informatiboaren gerran gaude sartuta muturretaraino. Informazio horiek sahiestu nahirik, hemen arituko naiz lanean, informazio askea plazaratuz, aktualitatearen lubakietatik.