Zorionak EAJ (barkatu PNV)!!
Aspaldian pixkanaka bada ere, gizartearen bozka intentzio aldatzen ari zarete. Orain gutxi ezinezkoa iruditzen zitzaidan kasua gertatu da. Gerra garaiak jasan eta zuengatik dena eman duen pertsona batek zuengan sinisteari utzi dio. Euskal Herriarengatik zuek baino askoz gehiago egin du, zin dagizuet. Orain gutxi zuengatik dena emango zukeen, orain ordea ezin zaituzte tragatu.
Ibarretxe, Urkullu eta enparauak bejondeizuela!!! Ez nuen uste inork lortu zezakeenik baina lortu duzue. Eta ni pozik nago. Ez dakizue gezurra besterik saltzen. Pixkanaka bada ere etorriko zaio bakoitzari berea. Garaian, pikuak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: