Laboa lanbrotan
Gaur lanbroak izkutatuta jaiki dira gure bazterrak. Euskal kulturak bere izen eta izan handienetako bat galdu du. Mikel Laboak azken hatsa eman omen du ospitalean. Euskal herrian hutsune mingarria utziko duena, gaur euskaldun asko nigarrez daudela jinen dira ohera. Gaur eguneko euskal kultura ulertzeko ezinbestekoa zen, elementala, Watson doktorea. Utzitako ondareak ez du preziorik. Berreskuratutako doinu eta letra zaharrak, euskal poeten hitz musikatuak eta lekeitioak errepikaezinak izango dira. Baina lasai bera ere lanbro artean egongo da, maite ditugun bazterrak izkutatzen sorterriari koplaka. Hitzak ebaki ez dizkiogulako kantuan, biziberriturik. Hitzak ebakiz gero ez zen Laboa izango, eta guk Laboa dugu maite.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: