Zoeren arka
Hasieran notizia entzundakoan denok pentsatu genuen ONG xume batek zein kalte ekartzen zion umezurtz haiei familia bilatzean. Horrela saldu ziguten behintzat bertako partaideek. Baina egunak aurrera joan hala kasua argitzen doa. Giza trafikoaren arazoak daudela ia ia esan daiteke. Orain ez dira horrein gaiztoak Txadeko polizi eta enparauak. Egoera irauli egin da.
Orain Sarkozyren aktuazio estelarraren ondoren (andrearekin utzi ondoren denbora gehiago du), aske utzi dituzte hegazkineko azafatak behintzat. Han joan zen gure Nicolas bere handiuste eta jet pribatuarekin Txad aldera mundua konpontzera. Eta mundua ez du konpondu baina arazoa agian bai. Orain estraditazio eske ari da Frantzian epaitu ahal izateko "ONG" (zerbait deitzearren) honetako partaideak. Lotsagarria deritzot egin dutena.
Azken aldian gainera, ONG-ak hanka bata bestearen atzetik ari dira sartzen. Orain umezurtzak ez diren umeak babesa emango dieten familietara eraman/saldu nahi zituzten. Agian bizimodu bat izango lukete, agian. Baina beraien gurasoek zenbat sofritu beharko duten ezin dut imajinatu. Darfur-etik omen zetozen haurrak eta Darfur-en gerran daude. Eta zer? Horrek ez du esan nahi haurrak bahitzeko eskubidea dutenik, nahiz eta paradisura eraman.
Aurreko urtean aldiz, ONG-ei emandako dirua beraien poltsikoetara bideratzen zutela erakunde batzuek eman zen argitara espainian. Jendearen ilusioarekin jokatzen ari dira eta jendeak konfiantza galduko du honelako erakundeetan. Honek azkenean kalte betikoei egingo die, bat ere kulparik ez duten eta laguntza handia behar duten pertsonei, alegia. Pena ematen du baina honela eratu dugu gure gizartea. Jendearen aurrean denok gara solidario, soilik jende aurrean.
Mesedez, honi buelta eman beharra dago. Gure laguntzaren zain milaka haur, emakume, gizon, zahar, gazte daude. Guk ere behar ditugu beraiek. Ez dezagun besteen sofrimendua erabili gure poltsikoak betetzeko, bestela ere nahiko beteak ditugu eta beraien aldean. Erakunde ondratuek segi dezatela lan egiten mundu justuago bat lortu nahian eta ez ondratuek gogor ordain dezatela besteen karitatetik negozioa egin nahi dutelako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: