Bipartidismoa
Berriz ere politika. Bai ni ere politikomanoa naiz. Orain Espainiari buruz ordea. Kezkatzen nauen kasu bat dagoelako eta espainiar estatua zein gaizki dagoen konturatzeko. Ilegalizazioek euskal sektore garrantzitsu bati bozkatzeko aukera kendu ostean, bi partidu handiak borroka mugatzen ari diren uste osoa dut. Beste alderdiak jokoz kanpo uzten saiatzen ari dira.
Aurtengo kanpaina inoiz izan den kanpainarik bipartidistena dela deritzot. Azken asteotan bolo-bolo ibili debatearen nondik-norakoa kalean, lantegiko kale ordutan, unibertsitateko atseden garaian… Honek azkenean ekarri duena izan da beste partidu generalista baten gutxiestea. Bai I.U. baztertua eta bakartua izan da hauteskunde kanpaina honetan. Horrenbeste saltzen duten espainia anitz honetan herritarrak bipolarizatu nahian dabiltza. Superdebatean, PSOE eta PP-ko presidentetzarako hautagaiek bakrrik eduki zuten ele egiteko eskubidea. Komunikabide guztietan ez da ia IU-ren hauteskunde kanpainaren berririk agertzen. Hori kontuan hartu gabe partidu abertzale eta nazionalistak. Raxoik eta Zapatarik izan zuten eztabaida sakon eta katramilatsuan parte hartzeko aukera ukatu zioten, nik uste dut bi partidu horietako estrategek. Honela bi hautagaien artean zentratuko da hautesleria.
Hau ikusirik zalantza daukat bi partidu hauek bozkatzen dituzten espainiarrek zergatik bozkatuko duten hauetako bat, beraien ideologia, pentsamolde, proposamenengatik edo eman zaien zabalkuntza, iragarki eta telebista minutuengatik. Hauteskunde kanpainan berez uste nuen ezin zela telebistan partido politiko bati beste bati baino denbora gehiago eman baina aurten justu aurkakoa gertatzen ari da. Ez da justua.
Gustatuko litzaidake mundu guztia ohartua izatea jasaten ari garen iruzur elektoralataz. Ilegalizazioak, kanpaina hartzen ari den kutsu bipartidista… Baina kaltetutakoek besterik ez dute altxatzen beraien ahotsa zerbait entzun dadin. Honela ez dute lortuko hainbeste aho betetzen dituen espainia anitza. Alderdi politiko guztiek behar dute beraien mikrofonoa. Proposamenak botatzearen alde eta iragarki bidez saldu nahi digutenaren aurka.
P.D.: Nahiz eta IU bakarrik aipatu (logikoena iruditzen zait, bera baita 3. indarra espainian) beste alderdi politiko guztiek ere izan beharko lukete lekua honelako debateetan.
Iruzkinak
aiene 2008-03-05 15:41 #1
<P>Arrazoi guztia daukazu. Bipartidismo horren arrazoia ordea, ez dut uste Raxoi eta Zapateroren errua bakarrik denik. Komunikabideek ere bipartidismo horretan zama handia dutela esango nuke. Komunikabideek hauteskundeei dedikatzen dieten denbora guztia ondo banatu beharko lukete, partidu guztiek ahots bera izan dezaten bermatuz. Hauteskunde hauetan hau ez da honela gertatzen ari; eta hortaz komunikabideei ere aurpegiratu beharko litzaieke bipartidismo honen errua, nolabait euren errua ere badela.</P>
<P>Baliteke komunikabideek presioa jasotzea bi partidu handienetatik, eta horregatik eztabaida nagusiak bi hauen artekoak soilik izatea. Ez nago gaian oso jarria egia esan, baina beno, nire ikuspuntu xumea da hau.</P>
Utzi iruzkina: