Gazako lotsaren harresia
Azken egunetan Gazako ghettoan (bai, Israelek hori nahi du bihurtu herri aske bat) harresia bota dute. Baina ez du talde islamista radikal batek (Europarentzat eta amerikarrentzat hori da Hamas) bota herriaren beharrak bota du. Israelek blokeatuta eduki du Gazako herria, ez diote utzi sartzen ezer. Argindarra moztua eta laguntza humanitarioa jasotzeko ere ateak itxita, uste dut. Hau dela eta, beste erremediorik gabe Egiptotik bereizten zuen harresi zentzugabeko zatia bota dute.
Bizi beharrak asetu nahirik milaka palestinar ari dira egun hauetan milaka bidai eginik erregai, janari eta bizitzeko beharrezko ditugun beste premiazko hamaika produkturen bila. Esperantzaren atea zabaldu diote. Pozten naiz. Nazioarteak itsu jarraitzen duen bitartean Israel nahi duena egiten ari da palestinarrekin. Gero beraiek dira terroristak. Ez dira konturatzen historia berriz ere errepikatzen ari direla. Kontzentrazio esparru moduko bat osatzen ari dira amerikarrek ematen dioten babesa probestuz. Beraiei egin ziotena egiten ari dira orain beraiek. Zapaldua izatetik zapaltzaile izatera pasa dira. Gupidarik gabe gainera. Eta bitartean mundua isilik.
Harresi guztiak botako nituzke baina ezinezkoa delakoan nago. Gazan gartzela baten patio erraldoi bat egiten ari dira. Bertan preso harturik milaka errugabe. Beraien lurraldean preso, lotsagarria. Aldatu nahiko nuke, baina soilik ametsetan eta kostata lortuko dugu utopikoa bezain erreala den askatasunean bizitzea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: