Euskeraz arduratua

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-01-27 19:33

Arduratua nago. Arduratua nauka euskararen egoerak. Azkenaldian gero eta gehiago entzuten dut euskera ez den hizkuntza arrotz bat. Denok dakigu zein den eta ez dut propaganda gehiago egingo. Zaila da ulertzen baina hala da. Eremua jaten ari da.

 

Hausnarrean egon ondoren, ez diot irtenbiderik ikusten. Errota martxan jarrita zaila da gelditzen. Agian ezkorregia nahiz, agian. Orain euskaldunak gero eta gehiago izan behar genuenean aurkakoa gertatzen delakoan nago. D ereduan gero eta haur gehiago dago matrikulatua baina nire belarrietara gero eta gutxiago iristen da nire hizkuntza kuttuna. Kanta batek dioen bezela “nire seme alabak dira modelo D, beraz guztiok gaude euskeraren alde”. Hori gertatzen da, uste dugu euskeraz matrikulatuta dena egina dagoela baina ez da honela. Denok hitz egin behar dugu euskeraz zahar nahiz gazte, heldu eta haur.

 

Euskeraz bizi, lan egin, gozatu, dibertitu, komunikatu egin daiteke gezurra badirudi ere. Ematen du beste hizkuntzetan gehiago disfrutatuko duzula baina ez da honela. Hitzez hitz euskeraz bizi.


Utzi iruzkina: