Illunbe, bertsoen plaza
Ni ere izan nintzen Illunben, beste milaka bertsozale bezela. Itxura polita zuen zezen plazak. Borobil formak areto bilduaren sentsazioa utzi zidan eta hori azkenean oholtza gainekoek eskertu zuten. Denok prest leuden animaliarik torturatu gabe kanasta bat sartzeko bertsoen alde. Nik uste kanasta hirukoa eta ikusgarria izan zela.
Harmailak gorrino lepo zeuden eta guztientzako zeuden
animoak. Pankartak ere
mordoxka bat bakoitzak bere faboritoa animatuz. Bi maisuei (Irazu eta
Mendiluze) beraien ikasleek egindako pankarta, Maiak ikasleak bakarrik ez
herriya zuen berarekin, Martinek Usurbileko tabako makinan ez dakit zer gertatu
zitzaion baina hori dela eta pankarta andana zituen, Beñaten kuadrilakoek ere
eraman zuten berea eta animo beroz lagundu zuten beraien laguna, Sarriegiri
bizitzan ez eta lau pankarta egin zizkioten agurrean esan bezala eta zer esan
zegamarrei buruz, mundial egon zirela. Beraz, giroa gori-gori zegoen egun
handirako.
Zortziko handian hasi ziren inor luzitu gabe baina denak ere maila altuan. Bat aukeratzekotan Maia eta Martinena adra kontuak aipatuko nituzke zezen plaza batean egonda. Zortziko txikian lehertu zen saioa. Denak egon ziren bikain. Beñat guardian zegoen farmazilariaren papelean, Maia bere gai eternuari kantatuz, Sarriegiren biolina, Zubeldiaren eskupetea… Puntua emanda denek kunplitu zuten baina nere ustetan Mendiluzek hor hasi zuen txapelerako bidea. Hamarreko txikian gai dramatiko samarrak ziren baina denek asmatu zuten serioski kantatzen. Irazu herioren taxi gidaria noraezean zebilen Martin konbentzitu nahian ederki jardín ziren biak ala biak. Baina Maia eta Mendiluzek beraien klasea erakutsi zuten hemen. Edozein hunkiarazteko bertsoak bota zituzten, bihotza lapurtu zigutelakoan nago.
Honela iritsi ginen kartzelako lanera. Denak etxean landutakoa erakusteko aukera baliatu nahi zuten eta baita ongi probestu ere. Mota eta kolore guztietako lanak entzun ahal izan genituen. Nik hiru aipatu nahi nituzke Maiaren, Martinena eta Iker Zubeldiarena. Maiak bere barnetik kantatu zuen, berak ohitu gaituen bezala, eta hiru bertso eder utzi zizkigun Beberen doinu zoragarrian. Agian gaiari hain ondo heldu ez izanak puntu batzuk kenduko zizkion. Ez dakit. Oso poetikoak ziren, beste batekin zuen zorra kitatu asmoz kantatu zuela iruditu zitzaidan. Irudipena soilik izango zen seguruena.
Jon Martinenak aldiz txapela kentzeko modukoak (edo txapela eman ez dakit) iruditu zitzaizkidan. Esperimentu bat egitera zihoala esan zuen eta bai egin ere. Hori da ausardia izan zuena hain zailtasun handiko egitura bat erabiltzen final handian eta horrelako segurtasunaz. Jendea deskolokatu egin zuen (entzun besterik ez zegoen lehen bertsoaren ondorengo marmarra) eta horrek jendea edukia galtzera eraman zuen. Merezi du berriz ere entzutea eta konturatzea eduki aldetik ere ez duela herrenik. Zaila da esplikatzen hura entzutean eta entzun ondorenean nituen sentsazioak. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiot.
Iker Zubeldiak ere bere lanarekin jendea bereganatu zuen. Ez da ohikoa txapelketetan kartzelako gaia umoretsu hartzea baina berak hala egin zuen. Parre mordoxka egin genuen Mirakontxan kalejiran “metro otxenta ez den ondo egokitutako mutila” imajinatzen. Ezagutzen ez zuen jendeak ez zituen espero honelako irteerak, aire freskoa eman zion saio dramatikoari. Nahiz eta epaileen puntuek asko ez baloratu jendea asko eta ondo baloratu zuen berak eginiko lana.
Denek juizioa galdu zuten epaiaren zain. Han ez zegoen mutu gelditzeko inor ere. Denek egiten zuten porra edo kiniela. Denek zekiten nor pasatuko zen baina gutxi batzuk asmatu zuten. Beñatek eman zuen ezustekoa eta Mendiluzek bere konsagrazioa irabazi zuen. Erabakia zegoen buruz burukora nor pasako ziren.
Buruz burukoan maila altuan ibili ziren biak. Espermatozoideen papelean Aitorrek bere ofizioa eta esperientzia baliatu zuen. Seiko motzean finaleko saiorik onena egin zutelakoan nago, arrazoi sendoz eta ondo erantzunez elkarri. Kartzelakoan ere dotore jardun ziren. Azkenean txapela Mendiluzek eraman zuen merezimendu oso zeta Beñatek bigarren postuarekin “konformatu” (esateko modu bat da) behar izan zuen. Zorionak biei.
Saio bikaina entzunda gustura bueltatu nintzen etxera. Oso final irekia ikusi nuen, denek zituzten aukera ondo baliatu zituzten. Txahala zezendu egin zen, Mendiluzek erregularitateari etekina atera zion eta besteek beraien arrastoa utzi zuten gugan. Hainbeste bertso entzunda ere bertso gosearekin gelditu nintzen. Badakidalako beraiek bezela finaletik at geratutako hainbat bertsolarik maila hori erakutsi dezaketela eta beraiekin eta finalekoekin disfrutatzeko gogoz nago. 2008-a urte oparoa izango delakoan nago bertso munduan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: