Azterketak
Azterketak. Hori da ikasleon urtarrileko aldapa. Urduritasuna, jokoan gauza asko, ezinegona, liburutegietako isiltasuna, bertigoa, insomnioa (ikasten zaudelako edo buruko ideiak zurian geratzeko beldurrez). Zaila da positiboa den zerbait ikustea garai hauetan. Botila erdi hutsa ikusten dugu (nahiz eta garai hauetan ikasle askok alkoholari uko egin), etorkizun ilun, lagunen kopeta beltz, goibel, amaierarik gabeko tunel amaiezin batean bezala, sartzea gustuko dugun baina aterako garen ez dakigun labirintoa.
Baina nik uste dut modu positiboan begiratu behar zaiela azterketei ere. Aprobatzen baduzu esfortzuak pena merezi duela ikusiko duzu. Ez bada honela, ez dio axola. Hurrengoan ez da zaila izango hobetzea eta gainera ikasitakoa sekula ez da gaizki etorriko iraileko azterketetan. Ikasleok ere sufritu beharko dugu pixkat ezta.
Nik aholku batzuk jarriko ditut hemen eta gero bakoitzak egin dezala nahi duena. Azterketetan pauta batzuk jarraitzen saiatzen naiz beti, oso basikoak dira baina niri asko laguntzen didate (orain arte behintzat):
1) Garrantzitsuena eta printzipalena (niretzat ikastea bera baino garrantzitsuagoa) lo ondo egitea. Gorputzak erlaxatua egon behar du gau osoan zehar, esamin unean tentsio puntu egokian egon dadin. Ez kendu ordu pare bat loari ikasketen mesedetan. Niri behintzat hala gustatzen zait.
2) Zure buruarengan konfidantzan eduki behar da. Zaila da autoestima baxu izaten baitugu garai hauetan baina saiatu. Sekula ez dakizu iruditzen zaizun bezain gutxi. Zure buruak konfidantza hori behar du garun guztia ehuneko ehunean exprimitzeko. Amaraunez betetako txokoetatik formula miresgarriak eta asmatu ezinezko hitz potoloak ateratzeko kapaz gara.
3) Lasaitasuna. Askotan zaila izaten da kirioak dantzan ez jartzea baina saiatu. Horretarako zure burua pastilla lasaigarri edo infusio magikoekin engañatu behar baduzu, egin zazu. Lasaiago sentituta errentagarritasun handiagoa aterako diozu ikasitakoari.
4) Oso komenigarria da azterketa garaian beste zerbait egitea. Lagunekin atera kafe bat hartzera (edo infusio bat eta honela bi aholku batean betetzen dituzu), kirol pixkat egin, izerdi pixkat bota, irakurri (garai honetan irakurtzen dut nik gehien), paseatu inguruko paisaiataz disfrutatzen (nahiz eta nagoen tokian ez dudan zementoa besterik)… Deskonektatu. Eguneko 24 orduak ez egon azterketan pentsatzen.
5) Hau bista txarra dutenentzat (bai, ni ere miopea naiz), albokoari ikusteko, kopiatzeko tramankuluak ondo preparatuak eduki. Betaurrekoak garbitu ondo, lentillak komodo dituzula konprobatu… Honelako gauzak.
6) Duda mudatan egin dituzun ariketa edo galderak ez errepasatu. Fidatu zaitez zure intuizioaz. Begiratuz gero, zalantzak sartzen dira, aldatu egiten duzu eta azkenean (ia beti betetzen da) aurrena jarritakoa ondo dago.
7) Aprobatutik hurbil geratu bada, ez dudatu, erreklamatu. Ikasleok dugun eskubideetako bat da baina badakigu eskatzea libre den bezala ez ematea ere hala dela. Planetak alineatuta, maisu/maistrak umore onez, jainkoak (nahiz eta ez existitu) begi onez hartu bazaitu egun horretan, kaka zapaldu baduzu (kasualitatez e, bestela ez du balio), agian nota aprobaturaino igoko dizute. Oso zaila da, hobeto lehenengoan aprobatzea.
Aholku hauek jarraituta agian aprobatuko duzu (seguruna ezetz, morala jeisten). Zergatik ibili gezurretan ibili badaiteke erdi egitan? Aprobatzen baduzue ondo eta bestela egongo da beste aukeraren bat.
Zorte on azterketetan murgilduta dagoen jende orori eta lasai egon egunero aterako da eta eguzkia. Bihar beste egun bat izango da eta seguru aurrekoa baino hobea eta hurrengoa baino kaxkarragoa izango dela. On egin ikasketekin!!
Iruzkinak
aiene 2008-01-15 12:17 #1
Ikasketa amaierako proiektuarekin nabil. Hau bai bizimodua!! Ikasi beharrik ez, azterketarik ez, etxerako lanik ere ez... Datorren urtean ikasten jarraitzeko erabakia hartua dut, baina guzti hori irakurrita, bufff!!!! Hau pereza!! Berriz azterketak, nerbioak, lanak, gutxiegiak, zorioneko bost punto zeroak... Nork dio ikasle bizitza ona denik??? Eskerrak ostegunetako juerga horiei!!! Bestela...
aiene 2008-01-15 12:18 #2
Animo azterketetan zaudeten guztiei eta zorte on!!!!!!!!!!!
gari 2008-02-26 19:21 #3
BUA, MANEX EN ESTADO PURO!!!
Utzi iruzkina: