Laborari terroristak

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-02-01 10:41

Ipar Euskal herrian gertatu dena aste honetan ez da oso normala. Laborari batek, errentan zuen bere etxaldea eta kontratua berritzea egokitzen zitzaion. Laborari hau euskalduna da. Ez dauka zertan zerikusirik izan behar baina beste batzuk (Frantzia aldean batez ere) garrantzitsu egin dute ezaugarri hau. Bertan lanean zegoena eta kontratua berritzeko prest zegoenaren ordez beste laborari bat nahi zuen jarri enpresa publikoak. Hau kanpotik etorritakoa litzateke herrira. Laborariari babesa erakutsiz eta etxaldearen maizterrarekiko desadostasuna erakutsiz manifestazioa egin zuen jende andanak. Honaino gauza normala dirudi (enpresak kaleratze injustifikatuak, protestak, jendea babesa ematen...)
Baina manifestazioko tenperatura igotzen hasi zen jendarmeak azaldu zirenean. Enfrentamenduak egon ziren. Laborarien partea ez dakit baina polizia iturriek diote bi jendarme zaurituak atera zirela iskanbila haietatik. Hemen sartzen da frantziako presidentea rol nagusia hartuz gainera. Jendarmeei babesa eman ondoren manifestazio horretan protestan zeuden laborariak terrorista eta xenofobo bezala etiketatu zituen. Orain agian bost urteko gartzela zigorra jasan dezakete.
Hau ikusirik beldurra sartzen zait hezurretaraino. Agian batzuentzat momentu honetan delitua egiten ari naiz, gartzelan sartu nazakete euskaraz idazteagatik. Lehen espainian egiten zutena orain frantzian hasi dira egiten. Ideologia eta lege berri bat ari dira martxan jartzen: "Euskal Herrian gertatzen den protesta oro terrorismoa da". Adibideak mila daude jartzea: 18/98 kasua, Beasaingo bi gazteren aurkako prozesua AHT-ren aurkako ekitaldi batean parte hartzeagatik, laborariena... Guk ez dakigu baina ETA gara. Lotsagarria da benetan. Zaila da sinisten.
Hemendik atzera kontuz ibili beharko dugu edozein aitzaki nahikoa baitute gartzela zigor altuak ezartzeko. Zuzenbidea gero eta okerrago doa. Laister langileen eskubideak bermatzeko greba bat terrorismo delitu gorena bihurtuko da. Baina lasai beraiek nahi badute ere sistemak ez gaitu harrapatuko.


Utzi iruzkina: