Euskera vs edukazioa

lubakietatik 1456151129958 Lubakietatik | 2008-01-27 19:50

Aurreko urteko Kalaka telebista saio batean atera zuen espresio hori Xabi Paia (edo Paya, ez dakit berak nola idazten duen) bertsolari eta itzultzaileak. Arrazoi galanta duela iruditzen zait. Uste dut edozein egon dela honelako egoera baten aurrean. Kanpotik norbait etorri gure hizkuntza menperatzen ez duena eta nirea behintzat ez den hizkuntza batean hitzegiten hasi beharra.

 

Badakit euskera zaila dela ikasten, ulertzen, mintzatzen. Ulertzen dut kanpokoaren jarrera. Baina kanpotik bat etortzen den bakoitzeko guk zergatik aldatu behar dugu hizkuntza? Edukazioagatik. Bera baztertua ez sentitzearren erderaz egiten dugu honela normalean ulertuko baitu.

 

Kanpora gu joandakoan askotan ez da honela izaten. Guk moldatu behar izaten dugu beraien ohituretara. Hemen zergatik ez gara kapaz berdina egiteko. Baztertu ez baina behar hori sentiarazi. Ikusarazi euskera beharrezkoa dela ikastea gizarte honetan bizitzeko. Katalanek beraien irakaskuntzan katalanez ematen dute unibertsitate publiko askotan. Hemen ez hemen aukera duzu erderakoa ere. Telebista, irrati eta ikus entzunezko komunikabideetan orohar zergatik pertsona berak bi hizkuntzetan egin behar ditu adierazpenak edo bestela erderaz bakarrik?

 

Zalantza airean gelditzen da. Gure esku dago erabakia (nahiz eta batzuek ez hori uste eta beste batzuek ez utzi). Erabaki beharra dago. Edukazio txarreko euskaldunak izan edo euskerari labankadak ematen dizkion edukatua.


Utzi iruzkina: