Hitzaro Euskara Elkartea

norantza bera norabide berriak

                      Goiekiko Gizarte arloak antolatzen duen Goierri Kolore bailaran bizi diren jatorri eta kultura desberdineko pertsonen arteko topagunea da. Aurtengoa III. edizioa izango da eta aurrekoetan bezala era eta molde desberdineko esparruak landuko dira bertan, hala nola, gurera etorritako atzerri anitzetako esperientziak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera emango du. Goierri Koloreren III. edizioa urriaren 28tik azaroaren 8ra egingo da.EGITARAUA


                     150 lagun inguruk hartu zuten parte ostiralean Hitzaroren 15. urteurreneko festan. Eguraldi euritsuak ez zuen eragotzi elkarteak antolatuta zuen jaia eta egitarauak jasotzen zituen egitasmo guztiak egin ziren. Haur jolasak, bazkideen argazkia, kantu-jira eta kantu-afari arrakastatsua egin zuen elkarteak herritarren parte hartzeari esker.   Euriak ez zuen eragotzi arratsaldeko 6etan plaza bete haur egotea. Jaiari txikienek eman zioten hasiera. Hamarnaka haur bildu ziren marrazket...


                  'Hitzarok 15 urte, norantza bera norabide berriak' lelopean ospatuko du elkarteak jaia datorren ostiralean, urriak 23. Arratsaldeko 18:00etan hasi eta biharamunera arte iraun dezake Hitzarok antolatu duen egitarauak. Haur jolasak, argazkia, kantu-jira eta kantu-afaria izango dira osagaiak. Afaltzera joan nahi duzuenok bihar arte izango dituzue tikeak salgai Hitzaron.Animatu eta ospatu gurekin jai handia!


                        O+Hatzek zuen aurtengo edizioko hondo-oihala jaisteko ardura eta ederki asmatu zuen. 40 lagun inguru bildu ziren Ordizia Kantuzeko azken kontzertua ikusteko eta Ibarrakoek gozatu ederra eman zieten bertara inguratu zirenei. Ordu eta erdiko emanaldiarekin esan zioten agur aurtengo edizioari.Jakina zen kontzertuak bi zati izango zituela, didaktikoa lehena eta ohikoa bigarrena. Baina ohikoa ere berezia izan zen. Ibarrako hirukoteak modu apal eta goxoan gert...


                          Ion Garmendiak, Iñaki Plazak eta Kepa Calvok osatutako O+Hatz taldearen kontzertu bereziarekin amaituko da bihar, urriak 16, Ordizia Kantuz 09. Biharkoa euskal musika tresnen saio didaktikoa izango da eta D'Elikatuz zentroan egongo da entzungai gaueko 22:00etatik aurrera.Kontzertuak bi zati izango ditu. Lehenengoan euskal musika tresnen aukezpena egingo dute hiru musikariek, bakoitzaren azalpen teorikoa, azalpen fisikoa, teknikoa eta historikoa. B...


 Kontseiluak 6-11 urteko haurrei begirako kromo bilduma bat sortu du, EUSKARIANS izenekoa. Lehen aldiz Euskal Herri osoan euskal kirolariak biltzen dituen kromo bilduma hedatu du D ereduko lehen hezkuntzako haurren artean. Bildumak estereotipoak saihestu eta balore batzuk transmititu nahi izan ditu. Generoaren, herrialdeen eta kirolen arteko oreka zaintzeaz gain haurrak jolasa euskaraz egitera deitzen ditu bilduma honek. Bilduma honek konpetentzia handia du, guztiontzako ezaguna den futbol liga bezalako bildumak ere egon badaudelako. Internetek eskaintzen dizkigun aukerak aprobet...


                                                Mintzapraktika.org webgunean mintzapraktikan aritzeko aukera ematen da Skype programaren bitartez, baina horretarako bidelagunak behar dira. Interesa duzuenok kontsultatu ondorengo helbideak: http://www.mintzapraktika.org/bloga/?p=103 http://www.mintzapraktika.org/emintzapraktika/skype.php


                      Hitzarok autobusa jarriko du urriaren 18an Nafarroa Oinezera joateako. Tiketak salgai daude -Hitzaroko bulegoan-, hamar eurotan, urriaren 13ra arte. Nafarroako ikastolen jaia Arbizu, Lakuntza eta Arrazun egingo da aurten, Txikiak handi lelopean.


                                         Ekitaldi xume eta ospetsuan sinatu dute Ordizia Rugby Elkarteak eta Hitzarok euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena. Nekane Apaolaza Hitzaroko presidenteak elkartearen 15. urteurrenean abiatu berri den ibilbide berria goraipatu du eta eskerrak eman dizkie urte guztiotan Hitzaroren euskarri izan diren guztiei: bazkideei, babesleei, erakundeei, komunikabideei eta “finean, pertsonei, edozein egitasmoren atzean pertsonak baitaude”. A...


                     Ordu erdiko atzerapenarekin hasi zen kontzertua baina merezi izan zuen zain egotea. Hondarribiko taldeak erritmo brasildarra ekarri zuen Ordiziara. Bossa nova errepertorio atsegina eskaini zuten Zurakoek Ordizian, D'Elikatuzen bildu ziren entzuleen gozamenerako.Kontzertua motza baina intentsoa izan zen, atariko onena Ordizia Kantuzen azken saioari begira. Hurrena, urriaren 16an, O+Hatz taldearen emanaldia. (Informazio gehiago)