Euskarians: euskal kirolarien kromo bilduma

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-10-14 09:22

 

Kontseiluak 6-11 urteko haurrei begirako kromo bilduma bat sortu du, EUSKARIANS izenekoa.


Lehen aldiz Euskal Herri osoan euskal kirolariak biltzen dituen kromo bilduma hedatu du D ereduko lehen hezkuntzako haurren artean.


Bildumak estereotipoak saihestu eta balore batzuk transmititu nahi izan ditu. Generoaren, herrialdeen eta kirolen arteko oreka zaintzeaz gain haurrak jolasa euskaraz egitera deitzen ditu bilduma honek.


Bilduma honek konpetentzia handia du, guztiontzako ezaguna den futbol liga bezalako bildumak ere egon badaudelako. Internetek eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatu nahi ditugu telebistako iragarkiei, ahal den neurrian behintzat, aurre egiteko.


Beraz, behean duzuen mezua adin tarte horretatik gertu daudenen artean spot hau hedatzen laguntzea eskatzen dizuegu (seme-alabak, familiarrak, lankideak, euskalgintzako beste kide batzukā€¦). Haurrek beraien artean beheko mezua hedatzea da helburua eta ziur gaude egiteko honetan zure laguntza izanen dugula.


  www.euskarians.net helbidean informazio zabalagoa lor dezakezue.


Utzi iruzkina: