ZURA taldeak kontzertu atsegina eskaini zuen D'elikatuzen
Ordu erdiko atzerapenarekin hasi zen kontzertua baina merezi izan zuen zain egotea. Hondarribiko taldeak erritmo brasildarra ekarri zuen Ordiziara. Bossa nova errepertorio atsegina eskaini zuten Zurakoek Ordizian, D'Elikatuzen bildu ziren entzuleen gozamenerako.
Kontzertua motza baina intentsoa izan zen, atariko onena Ordizia Kantuzen azken saioari begira. Hurrena, urriaren 16an, O+Hatz taldearen emanaldia. (Informazio gehiago)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: