Hitzaro Euskara Elkartea

norantza bera norabide berriak

                           Kiki eta Moko pailazoek jendez bete zuten Barrena Kultur Etxeko ataria iragan asteartean (martxoak 17). 200 ikusle inguru -haurrak eta gurasoak- gerturatu ziren Ikusi Makusi programaren barruan egin ekitaldira. Eguraldi ona baliatuz, kultur etxean egitekoa zen emanaldia Barrenako atarian egin zen. Laster bete ziren bazterrak Kiki eta Koko pailazoen ariketa dinamikoak ikusteko. Haurren parte-hartzea eta gurasoen konplizitatea ezinbesteko...


                     Plan, Plin, Plan goizeko aisia ekimenean izena emateko epea zabalik dago. Egitasmoa Aste Santuan egingo da eta plazak mugatuak direnez izen-emate ordenaren arabera osatuko da taldea.                           ZER: PLAN, PLIN, PLAN            NOIZ: APIRILAK 6, 7, 8, 14, 15, 16 ETA 17AN ...


                       Badator Korrika 16! Apirilaren 2an sartuko da karrera Goierrin eta betiko legez afaria antolatu du Korrika Batzordeak. Hitzordua martxoaren 27an izango da, iluntzeko 8:30ean, Beasainen. Arratsaldean sukaldaritza lehiaketa izango da eta elkarteentzako izen-ematea zabalik dago oraindik.Afarirako txartelak ohiko lekuetan izango dira salgai. Azken egunera arte ez itxarotea eskatzen da.


TXATXILI-TXATXI ekimenerako izen-emate epea martxoaren 24ean itxiko da programa burutzeko talderik sortu ez delako. Honek data aldaketa ere badakar. Sei saioak martxoak 28an, apirilak 4 eta 25ean, eta maiatzak 9, 16 eta 23an egingo dira.TXATXILI-TXATXI Ordiziako Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko (8-11 urteko) haurrek duten aisialdirako aukera da. Jolasaren eta aisialdi ekintzen bitartez, eskolaz kanpoko euskararen erabilera bultzatzea du helburu,  bai eta euskararekiko jarrera positibo eta aktiboa bultzatzea ere. Kalitatea eta seriotasuna dira Txatxili-Txatxiren ezaugar...


Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Hitzaro Euskara Elkarteak antolatu duten sukaldaritza ikastaroa atzeratu egin da. Martxoaren 18an hasiko da eta Amaia Oar-Artetak emango du. Izena ematen dutenek eguneroko jakiak ez ezik berezitasunak egiten ere ikasiko dute.Ikastaroa martxoak 18an eta 25ean eta apirilak 1ean eta 22an egingo da, 19:00etatik 21:00etara, Gazte Lekuan eta martxoaren 6 da izena emateko azken eguna. Matrikula: 26,5 €. Bazkideek: 22,5 €


HizketaldiakHitzaro Euskara Elkarteak eta Ordiziako Udalak elkarlanean hilero antolatzen duten hitzaldia gaur izango da, otsailak 4 (asteazkena), arratsaldeko 19:00etan, D'Elikatuz gunean. Imanol Goikoetxea izango da hizlaria eta "Toponimo eta leku-izenak: gure arbasoen altxorra" hizketaldiaren gaia.Imanol Goikoetxea Toponimia Maparen egilea, geografoa eta Euskaltzaindiako kidea da.