Data aldaketa Txatxili Txatxi ekimenean

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-03-12 16:15

TXATXILI-TXATXI ekimenerako izen-emate epea martxoaren 24ean itxiko da programa burutzeko talderik sortu ez delako. Honek data aldaketa ere badakar. Sei saioak martxoak 28an, apirilak 4 eta 25ean, eta maiatzak 9, 16 eta 23an egingo dira.

TXATXILI-TXATXI Ordiziako Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko (8-11 urteko) haurrek duten aisialdirako aukera da. Jolasaren eta aisialdi ekintzen bitartez, eskolaz kanpoko euskararen erabilera bultzatzea du helburu,  bai eta euskararekiko jarrera positibo eta aktiboa bultzatzea ere. Kalitatea eta seriotasuna dira Txatxili-Txatxiren ezaugarri nagusiak. Talde txikietan aritzeak (bederatzi haur begiraleko) haurrei tratu pertsonalizatua emateko aukera ematen digu.

TXATXILI-TXATXI prestakuntza ikastaroa jaso duen begirale talde euskaldun  batek zuzenduko du.

Izen-ematea Hitzaro Euskara Elkartean (Egutera bidea, 5) egin behar da martxoaren 24 baino lehen. Plazak mugatuak izango dira eta izen-emate ordena izango dugu kontutan. Matrikula 24 €koa izango da; Hitzaroko bazkideen seme-alabek 20 € ordaindu beharko dituzte. Diru sarrera egin (kontzeptuan haurraren izena jarri), ordainagiria matrikula orriari erantsi eta guztia Hitzaroko postontzian utzi.

                           


Utzi iruzkina: