Goierri Kolore Kulturen Arteko III. Topaketa: Egitaraua
GOIERRI KOLORE. KULTUREN ARTEKO III. TOPAKETA
(Urriaren
28tik Azaroaren 8ra)
Urriak 28, Asteazkena
HITZALDIA: EUSKAL KULTURAREN ERRONKA ETA AUKERAK XXI. MENDEANEgungo euskal
gizartean, besteak beste modernoa, teknologikoa, kulturanitza: nola garatzen da
euskara eta euskal mundua? Zein erronka ditugu, nola kokatu eta zein tresna
garatu, zein modu, nola aberastu beste kulturekin, nola eskaini euskal mundua?
Hizlaria: Patxi JUARISTI. Soziologoa. EHUko Irakaslea eta
Euskaltzaindiako Sustapen Batzordeko kidea.
Oharra: hitzaldia euskaraz izango da.
Ordua: 18:30 Kokapena: Udaletxeko Batzar Aretoa
Udalerria: Beasain
Bus-a: L1, L2A, L3, L4A
Urriak 29, Osteguna
BIZI ISTORIOEN KONTAKETAK
Migrazio esperientzia bizi duten
herriko biztanleen istorioak: jatorrizko lurraldearen testuinguru sozial eta
pertsonala, lurraldea uztearen zergatia, bertako zailtasunak, aberastasunak,
etab.
Partaideak: Nadezha DIACHENCO (Ukraina), Daniel SILVA (Venezuela),
Ayoub HASSAD (Maroko), Ani MICCIELLI (Uruguay).
Ordua: 18:30 Kokapena: Multimedia gela
Udalerria:
Olaberria
FILM EMANALDIA
Filma: CHECKPOINT ROCK. CANCIONES DESDE
PALESTINA Fermin Muguruzak zuzendua.
Canciones desde Palestina oso musikari ezberdinetara gerturatuko da herriz herri
eta checkpointez checkpointeza. Bidai honek herri honen gatazkari buruz
dagoen iritzia aldatuko du.
Ordua: 21:00 Sarrera: 3,5 € Kokapena: Usurbe Antzokia Udalerria: Beasain
Bus-a: L1, L2A, L3, L4A
Urriak 30, Ostirala
EUSKARAZ IKASITAKO ETORKINEN ISTORIOAK
Euskararen
Astearen barruan, euskarak
udalerrian izan duen garapena kontatzeaz gain, Euskal Herri kanpotik gurera etorritako
hainbat herritarrek, beraien bizipenak kontatuko dizkigute, gure herrira
etorrera nolakoa izan zen eta euskararekiko beraien harremana kontatuz.
Oharra: euskaraz izango da.
Ordua: 18:30 Kokapena: Udaletxeko
Pleno Aretoan Udalerria:
Itsasondo
Bus-a: L3
Urriak 31, Larunbata
MUNDIALITOA
Nazio arteko
futbol txapelketa. Zortzi talde egongo dira. Goizean eliminaketak egongo dira eta arratsaldean semifinala eta
finala. Ondoren sariak banatuko dira.
Taldeak: Ekuador, Bolivia, Errumania, Latin Brothers, Maroko,
Peru, Euskal Herria, Portugal.
Ordua: 10:00-14:00 eta 17:30-21:00 Kokapena: Plaza Nagusia Udalerria:
Ordizia
Bus-a: L1, L2A, L3, L4C
GAZTELEKUAK ANIZTASUNEAN HEZITZEN
12-16 urte
bitarteko gazteek kultur aniztasunaren inguruan sentsibilizazio joko dinamikoak
egingo dituzte herri ezberdinetan.
Beasain:
Ordua: 16:30 Kokapena: Gaztelekua -Urbieta Etxea (lehengo mataderoa)
Ordizia:
Ordua: 16:30 Kokapena: Gaztelekua (Lukusin Plaza)
Bus-a: L1, L2A, L3,
L4A , L4C
Azaroak 3, Asteartea
BIZI ISTORIOEN KONTAKETAK
Migrazio esperientzia bizi duten
herriko biztanleen istorioak: jatorrizko lurraldearen testuinguru sozial eta
pertsonala, lurraldea uztearen zergatia, bertako zailtasunak, aberastasunak,
etab.
Partaideak: Abdellatif FBAIELDRIFSSI (Maroko), Jenny CRUZ (El
Salvador), Dana JOHNSON (AEB), Julia RUIZ
(Kuba).
Ordua: 19:00 Kokapena: Udaletxeko Batzar Aretoa Udalerria: Ataun
Bus-a: L2A
SAKONDUZ SAIOA
Goierri Telebistako saio
honetan, Ainhoa Ibañezek gidatuta, XXI. Mendeko euskara eta euskal munduaren
erronkei buruz mintzatuko da Patxi Juaristi.
Partaideak: Patxi Juaristi. Soziologoa. EHUko irakaslea eta
Euskaltzaidiako Sustapen Batzordeko kidea.
Ordua: 22:00 Kokapena: Goierri Telebista
Azaroak 5, Asteazkena
BIZI ISTORIOEN KONTAKETAK
Migrazio esperientzia bizi duten
herriko biztanleen istorioak dira: jatorrizko lurraldearen testuinguru sozial
eta pertsonala, lurraldea uztearen zergatia, bertako zailtasunak,
aberastasunak, etab.
Partaideak: boliviar, marokoar eta portugaldar herritarrak.
Ordua: 18:00 Kokapena: Karreane Kultura Etxea
Udalerria: Zaldibia
Bus-a: L1
Azaroak 6, Ostirala
BIZI ISTORIOEN KONTAKETAK
Migrazio esperientzia bizi duten
herriko biztanleen istorioak dira: jatorrizko lurraldearen testuinguru sozial
eta pertsonala, lurraldea uztearen zergatia, beratko zailtasunak,
aberastasunak, etab.
Partaideak: Andres
Felipe RIOS (Kolonbia), Otman JAHJAH (Maroko), Anne GRAGERT
(Alemania).
Ordua: 19:00 Kokapena: Udaletxeko Batzar Aretoa
Udalerria: Zegama
Bus-a: L1
GAZTELEKUAK ANIZTASUNEAN HEZITZEN
12-16 urte
bitarteko gazteek kultur aniztasunaren inguruan sentsibilizazio joko dinamikoak
egingo dituzte herri ezberdinetan.
Ordua: 17:00 Kokapena: Gaztelekuko lakala
Udalerria:
Itsasondo
Bus-a: L3
Azaroak 7,
Larunbata
EZBERDINTASUNAK
HURBILDUZ: ARABIAR KULTURA EZAGUTZEKO TAILERRAK
Emakume arabiarren
bitartez, jaima erraldoi batean girotuta arabiar kultura eta tradizioen
erakusketa zein tailerrak egongo dira. Ekintzak: dantza tradizionalak, hennaren
erabilera, te eta gozoen dastaketa, kontaketak, integrazioaren inguruko
hausnarketa eta debateak,...
Partaideak: Nazioarteko Elkartasuna
Ordua: 17:00-19:30 Kokapena: Plazako frontoia
Udalerria: Lazkao
Bus-a: L2A
GAZTELEKUAK ANIZTASUNEAN HEZITZEN
12-16 urte
bitarteko gazteek kultur aniztasunaren inguruan sentsibilizazio joko dinamikoak
egingo dituzte herri ezberdinetan.
Ordua: 16:00 Kokapena: Gaztelekua (Udaletxea)
Udalerria: Lazkao
Bus-a: L2A
MUNDUKO MUSIKEN JAIALDIA
Sustraiez Blai
Elkarteak antolatutako musika jaialdi nagusia izango da. Taldeak:
TOMASITO - COLOR HUMANO - AKATZ*
(*Arazoren bat medio, BIZARDUNAK taldeak bertan behera utzi ditu momentuz kontzertuak)
Sarrerak: 15 euro Aurrez salgai: Goierriko Baratza
(Ordizia), Irizar Jatetxea (Beasain)
Ordua: 21:00-03:00 Kokapena:
Antzokia
Udalerria:
Zaldibia
Bus: doakoak. Joan: Lazkao (20:30), Beasain –tren geltokia- (20:40), Beasain
–porteria- 20:50, Ordizia –tren geltokia- (20:55), Ordizia –Oteginea- (21:00),
Zaldibia.
Etorriak: (01:30)
Zaldibia-Lazkao eta (03:00) Zaldibia-Lazkao. Loturak L5A eta L5B
Azaroak 8, Igandea
KAIXO LAGUN!
Kafetxo eta
gozagarri batzuk hartuz, goierritar zahar eta berriak zuzenean elkar ezagutzeko
aukera izango dugu mahai inguru batean. Bitartean, klown bat egongo da
elkarrizketak jasotzen eta bukaeran, umore moduan, klownklusioak egingo ditu.
Partaideak: nahi duten goierritar zahar eta berri guztiak. Haur
txokoa egongo da. Animatu!
Ordua: 17:00 Kokapena: Frontoia
Udalerria: Ordizia
Bus-a: L1, L2A, L3, L4C
Iruzkinak
Sustraiez Blai Kultur Elkartea 2009-10-29 19:51 #1
<p>Aupa, kontu txiki bat: BIZARDUNAK taldearen ordez AKATZ talde bilbotarra izango da Sustraiez Blai jaialdian.</p>
<p>Mila esker</p>
<p>SUSTRAIEZ BLAI KULTUR ELKARTEA</p>
Utzi iruzkina: