Tor Magoak zabaldu zuen atzo Ikusi Makusi egitaraua

hitzaro 1456147679238 Hitzaro Euskara Elkartea | 2009-02-27 09:20


                    

Atzo, osteguna, hasi zen Ordizian Ikusi Makusi egitaraua, Udaleko Euskara eta Kultura Sailen eta Hitzaro Euskara Elkartearen eskutik. EBPNaren (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) barruan herriko haurrentzat eta horien gurasoentzat antolatzen diren kultur emanaldiek osatzen dute Ikusi Makusi egitaraua.

Ikusi Makusin lau emanaldi izango dira aurten: Tor Magoarena, Kiko eta Koko pailazo taldearen Ni natura naiz emanaldia (martxoaren 17an), Txotxongilo taldearen Erreka Mari (apirilaren 28an) eta Kulki taldearen haur-jolasak (maiatzaren 9an). Lehenengo hiru emanaldiak Barrena kultur etxeko areto nagusian izango dira eta azkena, berriz, Plaza Nagusian. Emanaldiak 17:30etan hasiko dira.  

Euskara Elkarteak biltzen dituen federazio Topagunearen Kultur Errota parrilatik kontratatu ditu Hitzarok lau emanaldiak, eta Ordiziako Udalak finantziatuko ditu osotara, Hitzaroren lana babesteko Udalak euskara elkartearekin duen lankidetza-hitzarmenaren haritik. 2003tik hona, formatu txikiko 20 bat kultur-emanaldi ekarri dituzte herrira Hitzarok eta Udalak.


Utzi iruzkina: