Hitzaro Euskara Elkartea

norantza bera norabide berriak

                                                     Irakurri, gozatu eta Oparitu kanpaina azken txanpara iristen ari da. Iragan apirilaren 23an eman zitzaion hasiera euskarazko irakurketa sustatzea helburu duen egitasmoari. Ekimen honen bidez, Topagunearen kide diren elkarteek euskararen erabilera gozagarria bultzatu nahi dute.   Udal liburutegira gerturatzen denak 100 liburu gomendagarriren zerr...


                       Heletan (Nafarroa Beherea) ospatuko da aurten Euskal Herria Zuzenean jaialdia, uztailaren 3tik 5a bitarte. Manu Chao kantaria da aurtengo nobedaderik aipagarrienetako bat. Haren Tombolatour mundu biraren barnean Heletan egingo du geldialdia uztailaren 3an. Gainera, Emir Kusturica zinemagile eta musikariarekin kanturen bat abestea litekeena da. Izan ere, Kusturicaren azken filmean Manu Chaok jarri zuen soinu banda. (irakurri gehiago berria.info-n)


Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial bat da. Bere helburua, besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea da. Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, gai batean lanean diharduten profesionalak edo aisi moduan gai baten inguruan interesa duten pertsonei baliabideak eskaini nahi dizkio sare sozial berri honek. Bertan erabiltzaileek hainbat tresna izango dituzte blog sinple bat, ftxategi biltegi bat, laster-markak gordetzeko tokia, wiki antzeko orrialdeak, mikromezuak jartzeko haria… Baina horretaz gain, interes taldeak osatzeko aukera ere izango du...


Microsoft eta Google-ek euskararen alde egiten dute erabilera zenbatekoa den ikusita (hilero zenbatzen da) oso garratzitsua da ahalik eta bezero gehienek euskazko erabilera hautatzea. Hotmail eta Gmail zerbitzariak euskaraz dira baina euskaldunon artean ez dago hedatuta.Hizkuntza aldaketa segundo gutxitan egiten da:Zure kontuan, eskubian, goian:HOTMAIL: opciones>>Español>>Euskera>>guardarGMAIL: configuración>>idiomas>Euskera>>guardar cambios) BIDEOA:http://www.youtube.com/watch?v=kg-BROVOUbkHOTMAIL AZALPENA:http://oihanguren.com/bloga/hotmail-euskaraz-e...


Microsoft eta Google-ek euskararen alde egiten dute erabilera zenbatekoa den ikusita (hilero zenbatzen da), oso garrantzitsua da ahalik eta bezero gehien egotea euskarazko erabilera egiten duena. Hotmail eta Gmail zerbitzariak euskaraz dira baina euskaldunon artean ez dago hedatuta.Aldaketa segundotan egiten da<<<<<<<<<<<<<<<<<    Zure kontuan, eskuman, goian:HOTMAIL: opciones>>Español>>Euskera>>guardarGMAIL: configuración>>idiomas>Euskera>>guardar cambios) BIDEOA:http://www.youtube.com/w...


LAN TALDEA OSATZEKO DEIALDIA IREKITA DAGO                       Hitzaro Elkarte Kulturalak abenduaren 4an (ostirala) ospatuko du aurten Euskararen Eguna. Hilaren 3an da Euskararen Eguna baina astebukaeraren hasiera aprobetxatuz ostiralera pasa du jaia elkarteak.Gaztaina salmenta eta kantu-jira izango dira ekitaldi nagusienak. Ospakizunaren antolakuntzan parte hartzeko lan taldea osatu nahi du Hitzarok. Izena eman nahi duzuenok deitu Hitzarora (943 16 23 66) edo bidali mezua hitzaro@...


                                             Gaur (igandea) irekiko ditu azken aldiz ateak Ordiziako I. Liburu Azokak. Ostiral iluntzean hasiera ekitaldia egin zenetik ehunka herritar pasa da bertatik bi egunotan.                       Eguraldi hotza ez da oztopo izan jendea b...


                    Txirriti Mirristi eta Plisti Plasta udalekuak datorren asteazkenean hasiko dira, ekainaren 24an. Aurten 132 haurrek eman dute izena bi udalekuetan parte hartzeko. Txirrisi Mirristikoek Milagrosa eraikinean egingo dituzte ekintzak. Plisti Plastakoek, jakina denez, Urdaneta eskolan.Hitzarok 17 begirale prestatu ditu bi udaleku horietarako. Joan zen larunbatean, hilaren 6an, lehenengo formazio ikataroa egin zuten begiraleek Hitzaron. Bigarren saioa larunbat honetan, hilaren 20an, izango da leku berean.


EUSKARAZ SEGURUAGO: ASEGURUAK EUSKARAZ                          Euskaraz bai dinamikaren helburu nagusia da herri mailako gizarte-eragileek eta entitateek, instituzioek eta norbanakoek euskararen erabilera normalizatzeko konpromisoak hartu eta betetzea.      Konpromisoak hartzea baino garrantzitsuagoa da horiek betetzea. Jakina da entitate konpromiso-hartzaileek oztopoak topatzen dituztela barne-mailako zenbait neurri garatzeko orduan, hala nola, aseguruak...


Lore lehorren ikastaroa izango da ekainean Barrenan Hitzarok eta Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta. Ikastaro egunak ekainak 10, 17, 24 eta uztailak 1 izango dira eta izen emate epea ekainaren 3an amaituko da.Matrikularen kostua 22, 5€koa izango da (18,5€ Hitzaroko bazkideentzat).Apuntatu nahi duzuenok deitu Hitzaroko bulegora (943 16 23 66) edo Udal Arreta Bulegora (943 80 56 22).